Edukira joan

Aitzgain

Aitzgain
Aztarnategi arkeologikoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak43°00′28″N 2°27′03″W / 43.007771°N 2.450908°W / 43.007771; -2.450908
Mapa
MultzoaOrkatzategiko Estazio Megalitikoa
Historia
GaraiaNeolito
Garaia(k)Neolito/Brontze Aroa
Indusketa
Aurkikuntza-data1980

Aitzgain Oñatin dagoen tumulu bat da, Orkatzategiko Estazio Megalitikoan.[1]

Fidel Alcala, Luis del Barrio eta Txomin Ugaldek aurkitu zuten 1980. urtean. Ez da indusketarik egin.[2]

Unión Cerrajerak Aitzgainen duen urtegitik 60 metro iparralderantz aurkitzen da. Urtapotolueta I trikuharria du 830 m hego-ekialdera. Itsas mailatik 740 metrotako altueran dago.[2]

Itxura obalatua duen tumulua da, 10 metro (iparralde-hegoalde) eta 13 metro (ekialde-mendebalde) neurtzen dituena[1]. 0,30-1 metro arteko altuera du. Erdian kraterra du, hau ere obalatua, 1x0,60 m diametroduna eta 0,25 metrotako sakonera duena. Ekialderantz sarbidea du.[2]

Tumuluaren gainean harri handi batzuk ditu.[2]

Inguruko kareharriez eraiki zen tumulua.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) «Estación megalítica de Elgea - Artia, Kurutzeberri y Orkatzategi» www.euskadi.eus 2009-10-13 (kontsulta data: 2025-04-12).
  2. 1 2 3 4 5 «AITZGAIN | Luberri.net» luberri.net (kontsulta data: 2025-04-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]