Edukira joan

Ambae

Ambae
Datu orokorrak
Mendirik altuenaManaro Voui
Altitudea1.496 m
Prominentzia1.496 m
Motamendia, uhartea eta uharte bolkanikoa
Luzera38 km
Zabalera16 km
Azalera402 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak15°24′S 167°50′E / 15.4°S 167.83°E / -15.4; 167.83
Honen parte daNew Hebrides (en) Itzuli
Estatu burujabe Vanuatu
Province of VanuatuPenama
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaVanuatu

Ambae edo Aoba Vanuatuko uharte bolkaniko bat da, Penama probintzian kokatua. Uhartearen erdian, Manaro Voui sumendia jarduera bolkanikoa duen Vanuatuko sumendi handiena da. Azken erupzioa 2026ko abuztuaren 26an izan zuen.[1]

11.000 biztanle inguruko populazioa du, batez ere uharteko ekialdean, eta Saratamata, Penama probintziako hiriburua, hantxe dago. Melanesiarrak dira Ambaeko biztanle gehienak.

Elipse itxurako uhartea da, Manaro Voui sumendiaren (1.496 m) inguruan hedatzen dena.[2] 38 km-ko luzera du eta 16 km-ko zabalera eta beraz, 398 km2-ko azalera.

Basatozko harri beltzez osaturik dago itsasertza eta malkartsua da. Oihanak estaltzen du uharte gehiena eta ez dago errekarik edo aintzirarik, sumendiko kraterrean izan ezik. Ambaeko biztanleek putzuak egin dituzte, ur edangarria eskuratzeko.

Ambae uhartea ikusi zuen lehen europarra Pedro Fernandes de Queirós portugaldarra izan zen, 1606ko udaberrian, espainiar espedizio bat gidatzen ari zenean.[3]

Bigarren Mundu Gerran hegazkin base militar bat egon zen.

2017ko irailaren 28an, Manaro Voui sumendiak erupzioa egin zuen eta Gobernuak uharteko biztanle guzti-guztiak ebakuatzeko agindua eman zuen. Errautsek uharte osoa estali zuten, uztak suntsituz eta airea eta ura kutsatuz.[4]

2026ko abuztuaren 26an, beste erupzio bat izan zuen. Jaurtitako fumarolak hamasei kilometro inguruko altuera hartu zuen eta tsunami alertan jarri zituen Japonia bezain urrun dauden herrialdeak.[5]

Nekazaritzan oinarritzen da Ambaeko ekonomia. Kopra, kakaoa eta kava izeneko piper lehorra ekoizten dira nagusiki. Bestelako produktuak ere lortzen dira, taroa, banana, ñamea, manioka eta batata, batez ere bertako biztanleak elikatzeko. Langile publiko kopuru handiena irakasleek osatzen dute.

Hiru aireportu txiki ditu, Walaha hego-mendebaldean, Redcliffe hegoaldean eta Longana ipar-ekialdean.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Onneyn Tahi (1944-1998), politikaria, Vanuatuko presidentea izan zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «Global Volcanism Program | Ambae» Smithsonian Institution | Global Volcanism Program (kontsulta data: 2026-08-30).
  2. ↑ Cronin, Shane J.; Gaylord, David R.; Charley, Douglas; Alloway, Brent V.; Wallez, Sandrine; Esau, Job W.. (2004-10-01). «Participatory methods of incorporating scientific with traditional knowledge for volcanic hazard management on Ambae Island, Vanuatu» Bulletin of Volcanology 66 (7): 652–668.  doi:10.1007/s00445-004-0347-9. ISSN 1432-0819. (kontsulta data: 2026-08-30).
  3. ↑ Brand, Donald D.. (1967). The Pacific Basin: A History of its Geographical Explorations. New York: The American Geographical Society, 137 or..
  4. ↑ (Ingelesez) Perry, By Nick. (2018-05-03). «Vanuatu plans to permanently evacuate entire volcanic island» SFGATE (kontsulta data: 2026-08-30).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) «Reportan erupción masiva del volcán Ambae, en el Pacífico Sur» www.parabolica.mx (kontsulta data: 2026-08-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]