Andrea Bocelli

Andrea Bocelli[1] (Lajatico, Pisa, Italia; 1958ko irailaren 22a) Italiako kantari, musikari, idazle eta musika ekoizlea da. Hamabi opera oso grabatu ditu[2] (Andrea Chénier, Carmen, Cavalleria Rusticana, Il Trovatore, La Bohème, Manon Lescaut, Pagliacci, Roméo et Juliette, Werther, Turandot, Aida eta Tosca), baita kantu klasikoekin eta musika erromantikoarekin egindako diskoak ere. Nazioartean oso ezaguna da, eta 90 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1958ko irailaren 22an jaio zen Lajaticon, Toscanako landa eremuko herrian. Alessandro Bocelli eta Edi Bocelliren semea da. Medikuek gurasoak ohartu zituzten haurra desgaitasun batekin jaioko zela, eta abortatzeko gomendatu. Izan ere, ikusmen arazoakin zituen eta glaukoma diagnostikatu zioten. Bocelli pianoa, flauta eta saxofoia jotzen ikasten hasi zen. Hamabi urterekin, futbol partida batean buruan izandako kolpe baten ondorioz, itsutasuna erabatekoa bihurtu zen. Horrek bere karrera suntsitzen ez uzteko erabakia hartuta, adin hartan zuen borondate indar handiarekin aurrera egin zuen. Musikarekiko zaletasunak familia ospakizunetan emanaldi txikiak eskaintzera bultzatu zuen. Batxilergoko ikasketak amaitutakoan, Pisako Unibertsitatean matrikulatu eta Zuzenbideko titulua lortu zuen, baino inoiz ez zuen bere benetako grina alde batera utzi. Zuzenbide klaseak Franco Corelli tenor handiaren eskutik jasotako kantu klaseekin bateratzeko gai izan zen. Leku ugaritan ere jo zuen, eta horri esker bere ahots teknika hobetzeko aukera izan zuen.
Bere lehen maketa grabatu zuen urtean, Enrica Cenzattirekin ezkondu zen; 1987an ezagutu zuen taberna batean, pianoa jotzen ari zela.[3]
Andrea Bocellik oso gaztetatik amesten zuen opera kantatzearekin, idolotzat hartuta Enrico Caruso, Mario del Mónaco, Luciano Pavarotti eta bere irakasle Franco Corelli tenorrak. Ikasketak amaitu ondoren, urtebetez lan egin zuen abokatu lanetan, musikara erabat dedikatu aurretik.
1992an, Zuccherorekin probak egin ondoren, urte bereko udan, Andrea Turinera joan zen Franco Corelli kantari erretiratuarekin klaseak ematera. Pucciniren Che Gelida Manina kantatzen entzun zuen, eta horregatik bere klaseetan onartu: haraxe joan zen Bocelli, irakaslea 1997an hil zen arte, 83 urterekin. Urte horretan bertan Viaggio Italiano grabatu zuen eta bertan kantu aipagarriak bildu, hala nola Turandoteko Nessun Dorma, L'Arlesianako Lamento di Federico, Franz Schuberten Ave Maria, italiar folkloreko O sole mio eta Giuseppe Verdiren La donna è mobile, besteak beste. Horrekin, nazioarteko sari batzuk irabazten hasi zen.
Ikusmena galdu zuen arren, 1998an antzerkiarekin lehen hurbilketa izan zuen, urte horretako otsailaren 18tik 25era, Rodolforen papera egin zuen Pucciniren La Bohème, Cagliariko Communale di Cagliari antzokian.
2000. urtean, haren lehen opera osoa (Pucciniren La Bohème) kaleratu zen, Zubin Mehta maisuarekin batera.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Remoko Abestien Jaialdian artista berri onenaren irabazlea 1994an.
- ECHO Sariak Urteko single nazionalaren kategorian 1997an Time to Say Goodbye kantarengatik.
- ECHO Sariak, Urteko bestseller kategorian, Viaggio Italiano diskoarengatik 1997an.
- Bambi sariak 1999an.
- World Music Awards bi irabazi zituen, bata Italiako kantari onenaren kategorian eta bestea, Interpretazio klasikorik onena, 1998an.
- ECHO Sariak, Disko klasiko salduena, Ariarekin - 1998an opera diskoarekin egindakoa.
- ECHO Sariak, Urteko salduenak kategorian, Sacred Arias albumarekin, 2000. urtean.
- Bi, Classical BRIT Awards kategorian, Saldutako album klasiko onena, eta Urteko albuma. Sacred Arias-ekin, 2000. urtean.
- Goldene Europe musika klasikorako Europan 2000. urtean.
- Goldene Kamera "Musika eta entretenimendua" kategorian 2002an.
- Bi "World Music Awards" kategorietan "Munduko artista klasikoena" eta "Italiako artista onena" kategorietan, 2002an.
- Telegatto saria 2002an Cuore saileko soinu bandari esker.
- BRIT sari klasikoa "Musikari egindako ekarpen aipagarria" kategorian 2002an.
- Bi "Classical BRIT Awards" kategorietan "Hobekien saldutako album klasikoa" eta "Urteko albuma" kategorietan Sentimento albumerako 2003an.
- World Music Awards bi irabazi zituen"Italiako artista onenarentzat" eta "Munduko artista klasiko salduena" 2006an.
- Telegatto platinozko sariak "Italiako musika munduan" 2008an
- 2010eko martxoaren 2an, izar bat eman zioten Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan, zuzeneko antzerkian egindako ekarpenagatik.
- Horrez gain, "Artea, Zientzia eta Bakea" Saria eman zioten 2015ean, Pier Franco Marcenarok. ”Arraza, nazionalitate edo erlijio oztopo guztietatik haratago dagoen jendearekin bat egiten du".
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994: Il Mare Calmo della Sera[4]
- 1995: Bocelli
- 1995: Viaggio Italiano
- 1997: Romanza
- 1997: Aria - the opera album
- 1999: Sogno
- 1999: Sacred Arias
- 2000: Verdi
- 2001: Cieli di Toscana
- 2002: Sentimento
- 2004: Andrea
- 2006: Amore
- 2007: The Best of Andrea Bocelli: Vivere
- 2008: Incanto
- 2009: My Christmas
- 2013: Passione
- 2013: Love in Portofino
- 2015: Cinema
- 2018: Sì
Zuzeneko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bideo albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: The opera album (Florentzia 1997)
- 1997: Romanza
- 1997: Una notte nella Toscana
- 2000: Sacred Arias
- 2002: Tuscan Skies (Cieli di Toscana)
- 2006: Credo: John Paul II
- 2006: Under the Desert Sky
- 2007: Céline Dion These Are Special Times (1998ko filma)
- 2008: Vivere Live in Tuscany
- 2008: Incanto The Documentary
- 2009: My Christmas Special
- 2011: Concerto: One Night in Central Park
- 2011: Duets II, Tony Bennetten DVD.
Operak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak elkarlanean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: A Hymn for the World
- 1998: A Hymn for the World 2 (Voices From Heaven)
- 2000: Verdi's Requiem
- 2010: Carmen: Duets & Arias
Birak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2002: Sentimento Tour
- 2006: Amore Tour
- 2008-2010: Incanto Tour
- 2009-2010: My Christmas Tour
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) admin. Biografía de Andrea Bocelli | Incluyeme.com. (kontsulta data: 2021-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mascia, Carla. (2018-08-27). «La historia que esconde la voz de Andrea Bocelli» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2021-05-31).
- ↑ «Biografía de Andrea Bocelli (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (kontsulta data: 2021-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biografía de Andrea Bocelli» www.todomusica.org (kontsulta data: 2021-05-31).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)(Italieraz):Webgune ofiziala
- Andrea Bocelliren Greatest Hits-The Best Of Andrea Bocelli albuma Youtuben.