Aretxabaleta
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aretxabaleta (argipena)».
| Aretxabaleta | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aretxabaletako aireko ikuspegia. | |||||||||||
| Administrazioa | |||||||||||
| Estatua | Espainia | ||||||||||
| Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
| Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
| Eskualdea | Debagoiena | ||||||||||
| Izen ofiziala | Aretxabaleta | ||||||||||
| Alkatea | Garikoitz Iturbe Etxebarria (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
| Posta kodea | 20550 | ||||||||||
| INE kodea | 20013 | ||||||||||
| Herritarra | aretxabaletar | ||||||||||
| Kokapena | |||||||||||
| Koordenatuak | 43°02′10″N 2°30′16″W / 43.03611°N 2.50444°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
| Azalera | 28,97 km² | ||||||||||
| Altitudea | 260 m | ||||||||||
| Distantzia | 80 km Donostiara | ||||||||||
| Demografia | |||||||||||
| Biztanleria | 7.178 (2025: | ||||||||||
| |||||||||||
| Dentsitatea | 2,48 bizt/km² | ||||||||||
| Hazkundea (2003-2013)[1] | |||||||||||
| Zahartze tasa[1] | % 18,09 | ||||||||||
| Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 60,23 | ||||||||||
| Ekonomia | |||||||||||
| Jarduera tasa[1] | % 81,23 (2011) | ||||||||||
| Genero desoreka[1] | % 2,44 (2011) | ||||||||||
| Langabezia erregistratua[1] | % 7,46 (2013) | ||||||||||
| Euskara | |||||||||||
| Euskaldunak[2] | % 65.61 + % 12.37 hartzaile (2021) | ||||||||||
| Kaleko erabilera [3] | % 41.2 (2021) | ||||||||||
| Etxeko erabilera[4] | % 51.54 (2021) | ||||||||||
| Datu gehigarriak | |||||||||||
| Sorrera | 1630 (juliotar egutegia) | ||||||||||
| Webgunea | https://www.aretxabaleta.eus | ||||||||||


Aretxabaleta Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 28.97 km² ditu, eta 7.183 biztanle zituen 2025. urtean.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izena dokumentatu zen lehen aldian Areyzchavaleta eran izan zen, XV. mendearen amaieran. XVI. mendeko dokumentu eta ondorengoetan, Arechaualeta edo Arachavaleta forma agertzen da, eta gaztelerazko izena V-rekin agertu izan da harrezkero[5].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etimologia gardena du izenak, aretx/haritz gehi zabal gehi -eta leku-ugaritasunezko atzizkia. Baina zabal hori ez da ulertu behar haritz zabal baten zentzuan, izenlaguna balitz bezala, baizik eta izen gisa; zabaldia edo ordokia. Zentzu horretan, "Haritzak dauden ordekaren tokia" litzateke[5].
Ahoskera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atxabalta forma sinkopatua ohikoa da herrian, indarra bigarren silaban ezartzen da. Elkarte-izenetan ere azaltzen da[6]. Aretxabaletarrek beren buruari atxabaltarra esaten diote, berriz ere indarra bigarren silaban. Atxabáleta forma ere jasoa dago, baina ez da erabiltzen[5].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak 28,97 km²-ko azalera du eta buruz behera jarritako triangelu isoszele baten itxura du. Herrigunea goiko-ezkerreko erpinetik gertu kokatzen da eta gainerakoa ingurune menditsua da. Eremuaren erdialdea Urkuluko uharkak hartzen du.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrigunea Deba ibaiak zeharkatzen duen haran estuan dago, 248 metroko altueran[7]. Ingurua oso menditsua da. Mendi ezagunena Kurtzebarri da, 1133 metrokoa, herritik ikusten den gurutzeagatik. 500 metro hegoalderantz Elorretako Haitza dago (1140 metro)[8]. Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena Elgeako mendilerroan dagoen Aumategigaña da, 1192 metroko garaierarekin[9]. Udalerriko beste mendi esanguratsuen artean, aipatzekoak dira Murugain, Andarto eta Urkuluko uharkaren gainean dagoen Iruaitz.
Gipuzkoan ohikoa denez, zuhaitzik ugarienak landatutako pinuak dira, geografia guztian daudenak. Zaraiako mendilerroaren magalean, Urkulu inguruan eta beste toki batzuetan pagadi zabalak ere baditugu.
Aretxabaletaren ekialdean Urkuluko urtegia dago. 1979an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. Urtegitik behera doan Urkulu errekak Oñatiko Zubillaga auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoienan, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat hegazti espezierentzat. Inguru horretan hainbat ibilbide egin daitezke ondare natural hori hobeto ezagutzeko. Aretxabaletatik Urkuluko uharkara igotzeko oinezkoentzako eta txirrindularientzako bidea Bustintegi errekaren ertzetik doa[10].
Klimari dagokionez, epela eta hezea da. Urteko ur-jasa 1300 mm/m² ingurukoa da, eta batez besteko tenperaturak 5 °C urtarrilean eta 17 °C uztailean dira. Neguan elurteak ohikoak dira mendian, eta herrigunean ere urtean bizpairu aldiz egiten du.[11]
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aretxabaletak mugakide ditu Arrasate iparraldean, Eskoriatza mendebaldean, Aramaio iparmendebaldean, Oñati ekialdean eta Barrundia (Araba) hegoaldean.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Aretxabaletako udalerria osatzen duten elizateak herrixkak ziren garai batean, 1630ean Aretxabaletako Udalerriaren sorrerarekin batera barneratu zirenak. Elizate hauek herriko erdigunea baino lehenagokoak dira. Urteekin, bertako biztanleria jaitsiz joan da, 1960ko hamarkadan auzoetan bizi ziren 969 bizilagunetik gaur egungo 319ra. Honako hauek dira Aretxabaleta udalerria osatzen duten auzoak (2019ko errolda[12]):
- Aozaratza: 24 baserri eta 42 biztanle.
- Apotzaga-Etxebarri: 10 baserri eta 20 biztanle.
- Arkarazo: 12 baserri eta 37 biztanle.
- Areantza: 16 baserri eta 27 biztanle.
- Galartza:17 baserri eta 46 biztanle.
- Goroeta: 19 baserri eta 37 biztanle.
- Isurieta: 10 baserri eta 17 biztanle.
- Larrino: 23 baserri eta 48 biztanle.
- Oro: 20 baserri eta 45 biztanle.
Herrigunean ere hainbat auzo kokatzen dira. Hegoaldetik iparraldera:
- Portasol (eta Loramendi)
- Belorrieta
- Txarapea (berriena)
- Erdigunea
- Lausitta
- Bedarreta
- Santutxu
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkupe kultur etxea[13]
- Udal liburutegia[14]
- Loramendi Elkartea
- Herri komunikabideak:
- Aretxagazeta aldizkaria (1992-2002) eta Atxabalta Telebista (1999-2000)
- Goiena telebista eta aldizkaria (2001- )
- Kuartela Kultur Elkartea
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aretxabaleta Campusa (Mondragon Unibertsitatea)[15]
- Kurtzebarri Herri Eskola[16]
- Kurtzebarri BHI[17]
- Aretxabaleta GLHBI[18]
- Pausoka Haur Eskola[18]
- Basabeazpi ikastola[19]
- Leintz Udal Euskaltegia[20]
- KZ Gunea[18]
- Leizarra Musika Eskola[21]
- Lekaixoka bertso-eskola
- Algara Ludoteka[22]
- Gaztelekua[23]
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibarra kiroldegia[24]
- Ibarra futbol zelaia[25]
- Iturrigorri pilotalekua[25]
- Murubide frontoia[25]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aretxabaletan aurkitzen den populazio aztarna zaharrena Urtaoko tumulu neolitikoa da. Orkatzategiko Estazio Megalitikoaren parte da[26]. Brontze Aroan erabiliko ziren kobazulo ugari ere badira inguruko mendietan, Gazteluarro, Iruaxpe eta Ugastegikoak besteak beste[27].
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren lehenengo aipamenak X. mendekoak dira, Aretxabaleta eta bertako elizateak Leintz ibarraren barnean zeudenean, Eskoriatza, Arrasate eta Leintz Gatzagarekin batera. 1260. urtean Arrasatek bailara utzi egin zuen, eta 1331n Leintz Gatzagak jarraitu zion. Ordutik aurrera, bailara 17 herrixkak osatzen zuten: Apotzaga, Aozaratza, Arkarazo, Aretxabaleta, Areantza, Bedoña, Bolibar, Eskoriatza, Galartza, Korueta, Gellao, Isurieta, Larriño, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz. Elizate bakoitzak bere alkate eta kontzejua zeuzkan, eta guztiak parekoak ziren eskubidetan eta administrazioan. Bailara osoa ordezkatzen zuen Anaiarteko Alkatea ere bazegoen; kargu hori edozein aitonen-semek bete zezakeen.
Erdi Aroan bi familia boteretsu izan ziren Aretxabaletan, Galartza familia aurrena eta beranduago Otalora familia. Galartzatarrak Murugain inguruan kokatzen ziren eta dorretxea bertan altxatu zuten. 1560. urtean Sancho Galartzakoa hil ondoren familia Arrasatera aldatu zen. Otaloratarrak Urkulu inguruan kokatzen ziren eta han zuten hauek dorretxea[27].
1370. urtean Gaztelako Henrike II.a erregeak Leintz Beltran Velez Gebarakoa Oñatiko jaunaren esku utzi zuen. Leinztarren eta gebaratarren artean istilu ugari izan ziren hurrengo urteetan, ezagunena 1388-1401 artean (data zehatzik ez dago) gertatutako Urrexolagaraiko gudua izan zen[28]. Kondearen menpekotasunetik aldendu guran, 1497. urtean, garai hartako Leintz Gipuzkoako Probintzian sartu zen. Geroago, 1556. urtean, Gebaratarrengandik askatu egin zen eta "Valle Real de Leniz" izena hartu zuen[29]. Egoera horretan jarraitu zuten Leintzeko gune guztiek (egungo Aretxabaleta eta Eskoriatza herrietako udalerriak osatzen duten herriguneek eta elizateek) 1630. urtera arte, Eskoriatza eta Aretxabaleta herrien arteko liskarrek bailararen banaketa ekarri arte. Urte horretan Aretxabaletak "Valle Real de Aretxabaleta" izena hartu zuen. Kale nagusiaren erdialdean udaletxea eraiki zen[30], eta eraikinak bertan dirauen arren gaur egun udalaren egoitza Arratabe jauregia da.
Aro modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendearen erdialdera Madrildik Frantziara zihoan "Postarien Errege Bidea" eraiki zen eta Aretxabaleta zeharkatzen zuen. Honek bailara osoa biziberritu zuen eta uretsa (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaleta eta Eskoriatza artean. Ibarrakoak (1843an erakia) bainurako 16 gela zituen eta Madrildik nobleak etortzen ziren bertan egonaldiak egitera. Beirazko galeria batek lotzen zuen ostatu dotorearekin. 88 gela zituen ostatuak eta herritarren etxeak ere alokatzen zituzten "bañista madrildarrek". Portasol ezizena hartu zuen eremu hark, Madrilgo Puerta del Sol plazari erreferentzia eginez. Gaur egun ere eremu hartan dagoen auzoak Portasol izena du. Espainiar Estatuko bainuetxe garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, honen adierazle 1888ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan zilarrezko domina eskuratu izana[31]. Otalorako bainuetxea 1867an zabaldu zen eta 60 gela zituen[32]. Ibarrako Bainuetxea 1936an itxi zen, Otalorakoa aldiz 1896an eta ondoren Arrasatetik etorritako monja agustindarren komentua ezarri zuten bertan[33].
XIX. mendearen amaiera aldera Anglo-Vasco-Navarro trenbidea eraiki zen.
XX mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen lehenengo erdialdean nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren herriko jarduera ekonomiko nagusia. Arrasateko kooperatiba mugimenduaren anparoan 1950. eta 1960. hamarkadetan industriak indar handia hartu zuen. Honek elizateetako biztanleak herrigunera aldatzea ekarri zuen, bai eta Espainiako hainbat lurraldetatik etorritako inmigrazio handia ere. Hasieran sarrailagintza nagusitu zen (CVL, Ilargi, AZBE...) eta ondoren iritsi zen elektrotresnen industria, Copreci enpresari lotuta. Fundizioak ere badira, Beroa (jadanik ez dagoena) eta Ederlan (Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko mugan) dira adibide garbiak. 1984. urtean Aretxabaletako Industrialdea eratu zen Basabe poligonoan[34]. Euskal gatazkak ere kolpatu zuen Aretxabaleta eta 1986an guardia zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatuan bi guardi zibil hil ziren[35].
1979. urtean Urkuluko uharka eraiki zen. Ur biltegi garrantzitsua izateaz gain gaur egun aisialdirako gunea[36] eta hegaztientzako pausaleku garrantzitsua ere bada[37].
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerriko ekonomi jarduera nagusia, abeltzaintzaren eta nekazaritzaren (barazkiak, fruitarbolak) gainetik, industria (metalen eraldakuntza, sarrailgintza, kimikoa eta manufaktura-industria) da. 2017an honela banatzen ziren jarduera ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5; bigarren sektorea %59,6; hirugarren sektorea %37,1; eraikuntza %2,7.[38]
Bi industria gune daude Aretxabaletan, bata Basabe industrialdea, lehenengo eraiki zena, eta bestea Bainetxe industrigunea, XXI. mendekoa[39]. Aretxabaletako enpresa handiena Copreci da ("Cooperativa de precisión"). 1963. urtean sortu zen eta elektrotresnak egiten ditu[40].
Aretxarte merkatarien elkartea sortu zen 1991. urtean. Hainbat ekintza egiten ditu herriko komertzioak sustatzeko, ezagunenak gabonetako iragarkia eta ixadebalde azokak[41].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an herriak 7.098 biztanle zituen. Horietatik %21,34k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %7,69 ziren.[38]
| Biztanleria-piramidea 2025 Guztira: 3.561 gizon, 3.615 emakume | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[42] | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hazkunde begetatiboa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 44,9 udalerri berean jaioak ziren[45], probintziako batez bestekoaren (% 45,5) parean. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 14,7 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 7,8 —probintzian % 11,6—.
Euskal Autonomia Erkidegoko probintziei dagokienez, biztanleen % 67 Gipuzkoan, % 7,2 Araban, eta % 2,4 Bizkaian jaio ziren[46].
Biztanleria atzerritarra
2025. urtean, biztanleen % 7,5 atzerriko nazionalitatea zuten[47]. Atzerritarren artean, talde nagusiak Hego Amerika (% 34,4),

