Atlasa
| Atlasa | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Tubkal |
| Altitudea | 4.165 m |
| Mota | mendikatea |
| Luzera | 2.550 km |
| Zabalera | 300 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 31°03′43″N 7°54′58″W / 31.0619°N 7.9161°W |
| Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
| Kokapena | Ipar Afrika |
| Geologia | |
| Garaia | Aurrekanbriar |
- Artikulu hau mapa-liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas (argipena)».
Atlasa[1] (arabieraz: جِـبَـال الْأَطْـلَـس, jibāl al-ʾaṭlas; amazigeraz: ⵉⴷⵓⵔⴰⵔ ⵏ ⵡⴰⵟⵍⴰⵙ, idurar n waṭlas), Atlas mendikatea ere deitua, Afrikako ipar-mendebaldeko mendi sistema da, Marokoko, Aljeria eta Tunisia zeharkatzen dituena, Mediterraneo eta Atlantikoko kostaldeak Sahara basamortutik bereiziz. 2.400 kilometro luze da, Marokoko Agadirtik Tunis hiriraino.[2] Tubkal mendirik garaiena da (4.167 metro), Marokoko hego-mendebaldean. Atlas mendietako jatorrizko biztanleak berbereak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendikatearen izena amazigerazko adrar edo adras da, "mendi" esan nahi duena; beraz tautotoponimoa da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendikatea lau eskualdetan banatu daiteke:
- Antiatlasa, Atlas Garaia eta Atlas Ertaina (Maroko).
- Tell-eko Atlasa (Maroko, Aljeria, Tunisia).
- Aures (Aljeria, Tunisia).
- Saharako Atlasa (Aljeria).
Antiatlasa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antiatlasa Marokoko hego-mendebaldetik ipar-ekialderantz hedatzen da, Ouarzazate eta Tafilalt hiriraino (500 kilometro inguruko luzera). Hegoaldean, Sahara basamortuarekin du muga. Ekialdeko muturrean, Jbel Saghro dauka, eta iparraldeko muga Atlas Garaia da. Djebel Siroua gailurra da (3.304 metro).
Atlas Garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atlas Garaia Marokoko erdialdean dago, eta Ozeano Atlantikoaren kostaldetik Maroko eta Aljeriaren arteko mugara hedatzen da. Hegoaldean, Antiatlasa du, eta iparralderantz, Marrakexeraino iristen da. Eskualdeko herri nagusiak Tahanaoute, Amizmiz, Asni, Tin Mal, Ijoukak eta Oukaïmden dira.
Atlas Ertaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atlas Ertaina Marokon dago osorik. Marokoko hiru mendikateetatik mendebaldetarrena da. Hegoaldean, Muluya eta Oum Er-Rbia ibaiak zeharkatuta, Atlas Garaia dago. Iparraldean, Sebu ibaia zeharkatuta, Rif mendiak daude, Espainiako Mendikate Betikoaren hedapena.
Tell-eko Atlasa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tell-eko Atlasa Marokotik Tunisiara doan 1.500 kilometroko mendikatea da, Mediterraneo itsasoaren kostaldearen parean. Mendebaldeko muturra Atlas Ertainean dago.
Aures mendiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aljeria eta Tunisiako Aures mendiak Atlas mendietako ekialdeko muturra dira.
Saharako Atlasa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aljeriako Saharako Atlasa Atlas mendietako ekialdeko aldea da. Mendikatearen mendirik altuena Djebel Aissa da (2.236 metro). Saharako iparraldeko muga da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 164. araua. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2012-1-17).
- ↑ Atlas Mountains. britannica.com (kontsulta data: 2018-8-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Epaltza, Aingeru, “Tubkal eta Mgoun, Atlasko arroka gorria”, Bidaia eta mendi kroniken lehiaketa, berria.eus
