Edukira joan

Erreberberazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreberberazioa soinuaren islapenaren ondorioa den fenomenoa da. Jatorrizko soinua isildu denetik, uhinen islapenagatik, soinuaren luzapenean datza. Islatutako soinua gizakiak bigarren soinu gisa uler dezakeenean, oihartzun deritzo; baina islapenaren formagatik edo iraunkortasun akustikoaren fenomenoagatik jatorrizko soinua aldatzen duen gehiketa gisa hautematen denean, erreberberazio deritzo. Islatutako uhin hauek ez badute 0,1 segundo edo 17 metro baino gehiagoko atzerapena, iraunkortasun akustikoaren balioak dira.

Areto txiki batean antzemanezina izan daiteke, baina geroz eta handiagoa denean orduan eta nabarmenagoa da. Gela baten erreberberazioa jakiteko parametro fisikoak erabiltzen dira, horietako bat erreberberazio denbora da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]