FOCSA eraikina
| FOCSA eraikina | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Kubako probintzia | |
| Hiria | Habana |
| Koordenatuak | 23°08′N 82°23′W / 23.14°N 82.38°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1956ko ekaina |
| Jabea | CMQ (en) |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Martín Domínguez |
| Solairuak | 39 |
| Webgune ofiziala | |
FOCSA eraikina Habanako Vedado auzoan dagoen eraikin bat da, Kubako hiriburuan. Kubako ingeniaritza zibileko zazpi mirarietako bat bezala hartzen da. Bere eraikuntzak bi urte eta lau hilabete inguru iraun zuen. 1956an amaitu zenean, oihartzun handia piztu zuen Kubako biztanleriaren artean bere berritasun teknologikoagatik eta Habanako eraikin altuen aroaren hasiera markatu zuen. Martín Domínguez Esteban espainiarrak eta Ernesto Gómez Sampera eta Bartolomé Bestard kubatarrek osatutako arkitekto taldeak eraiki zuen. Lanak 1954ko otsailean hasi ziren eta 1956ko ekainean amaitu ziren. Luis Sáenz Duplace ingeniaria izan zen lanak zuzendu zituena. Sáenzek, Canciok eta Martínek lurpeko lurzoruaren analisia, zulaketak, ikerketa geologikoak, putzuak, konpresio probak eta lurzoruko karga zuzeneko probak egin zituzten. [1] Munduko bigarren hormigoizko eraikin altuena bihurtu zen, São Pauloko Martinelli eraikina izanik lehenengoa. [2] FOCSA hiri baten barruko hiri txiki eta autosufiziente gisa pentsatu zen. Eguzkiaren, argiaren eta aireztapenaren kontzeptuak guztiz islatzen diren eraikina izan zen eta izaten jarraitzen du. [3]
Eraikinak 36 solairu ditu, 121 metroko altuera, eta Le Corbusier-en ideietan oinarritzen da: hiri baten barruko egitura autonomoa. 373 apartamentu, garaje, eskola bat, supermerkatu bat, denda eta jatetxek osatzen dute.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]17, 19, M eta N kaleen arteko etxadia, El Vedado auzoa, Habana hiria, Kuba. Izena Fomento de Obras y Construcciones, Sociedad Anónima (FOCSA) konpainiaren eskutik eraiki zelako hartu zuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ El edificio Focsa. .
- ↑ Edición Digital de EnCaribe, Enciclopedia de Historia y Cultura del Caribe.. Edificio FOCSA. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ GÓMEZ DÍAZ, FRANCISCO. (2008). «Martín Domínguez Esteban. La labor de un arquitecto español exiliado en Cuba» RA. Revista de Arquitectura 10: 58-68.: 63-64..
- ↑ El majestuoso edificio FOCSA. .
