Hôtel des Invalides
Baliaezinak edo, frantsesez Hôtel des Invalides, XVII. mendeko (1671-1676) eraikin ikusgarri bat da, Parisko 7. barrutian dagoena, Eskola Militarretik 400 metrora; egun, Armadaren Museoa bertan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina Luis XIV.a Frantziakoa erregearen aginduz eraiki zen, etxerik gabe geratzen ziren gerrako beterano baliaezinentzat. Planoak Libéral Bruantenak dira, eta Jules Hardouin-Mansartek eraiki zuen.
Napoleon Bonaparteren hondarrak ditu bertan, Santa Helena uhartetik Parisera 1840an eraman zirenak, Luis Felipe Orleansekoaren ekimenez. Hilobi monumental batean dago ehortzia enperadorea.
1940tik, lehenaren seme Napoleon II.a Frantziakoaren eta anaia Joseph Bonaparteren hondarrak ere baditu, baita zenbait mariskalenak ere, horien artean, Louis Hubert Lyautey, Ferdinand Foch eta Philippe Leclercenak.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multzo arkitektonikoa San Luisen kaperako bere urre koloreko kupulagatik (frantsesez, dôme) nabarmentzen da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldeko ikuspegia.
- Airetiko ikuspegia.
- Katedralaren kupula.
- Armetako patioa.
- Armetako patioa.
- Lehen Mundu Gerrako armistizioa sinatzeko erabili zen bagoia.
- Santa Barbara eguneko ospakizuna armetako patioan.
- Lorategiak.
- Napoleon Bonaparteren hilobia.
- Katedrala.
- Katedraleko bandera batzuk.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hôtel des Invalides eraikinaren webgunea (Ingelesez)
- Hôtel des Invalides eraikinaren webgunea (Gaztelaniaz)
- Hôtel des Invalides eraikinaren webgunea (Frantsesez)
