Jubalandia
| Jubalandia | |||
|---|---|---|---|
| Administrazioa | |||
| Izen ofiziala | Jubbaland ولاية أرض جوبا في الصومال | ||
| Hiriburua | Kismaayo | ||
| Deuseztapen data | 1999 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 0°21′37″S 42°32′55″E / 0.3603°S 42.5486°E | ||
| Demografia | |||
| Hizkuntza ofiziala | somaliera eta arabiera | ||
| Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Jubalandia[1] (somalieraz: Jubbaland; arabieraz: جوبالاند; italieraz: Oltregiuba) edo Jubako Harana (somalieraz: Dooxada Jubba) hegoaldeko Somaliako estatu federal bat da. Bere ekialdeko muga, Juba ibaitik 100 kilometro ekialdera dago, Dolowetik Indiako ozeanoraino hedatzen dena, bere mendebaldeko aldea, Kenyako Ipar Ekialdeko Probintziaren alboetan dagoen bitartean, garai kolonialean Jubalandiatik banatu zutena.[2]
Jubalandiak 110.293 km2-ko azalera du. 2005. urtean 953.045 biztanle zituen.[3] Hiririk handiena Kismaayo da, kostaldean dagoena. Bardhere, Luuq eta Beled Haawo dira eskualdeko beste hiri nagusiak. Beste hiri batzuk, Jamame et Jilib kasu, gaur egun Al-Shabaab talde islamistaren eskuetan daude.
Erdi Aroan, Ajuran Sultanerriak, eta Gelediar Sultanerriak ondoren, lurraldearen jabetza izan zuen. Geroago, Ekialdeko Afrika Britainiarrean sartu zen. 1925ean, Jubalandia Italiara laga zuten, Somalia Italiarraren zati bat bilakaturik. 1960ko uztailaren 1ean, eskualdea, Somalia Italiarrarekin eta Somalilandia Britainiarrarekin batera, Somaliako Errepublika independentearen parte bihurtu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ Osman, Mohamed Amin AH. (1993). Somalia, proposals for the future. SPM, 1–10 or..
- ↑ (Ingelesez) UNDP. Regions, districts, and their populations: Somalia 2005 (draft). .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Somaliako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |