Edukira joan

Kornelia Salonina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kornelia Salonina

Roman Empress (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBitinia, III. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMilan, 268 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Galieno
Seme-alabak
LeinuaValerian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta empress consort (en) Itzuli
Ezizena(k)Chrysogona

Publia Lizinia (?) Julia Kornelia Salonina (ziurrenik 268 urtean hila) Erromatar Inperioko augusta bat izan zen, Galieno erromatar enperadorearekin ezkondua eta Valeriano II.aren, Saloninoren eta Marinianoren ama.

Saloninaren jatorria ezezaguna da. Teoria moderno batek greziarra zela dio. Bitinian jaio zela argudiatzen da, orduan Bitinia eta Pontoko probintziaren zati bat zena, Asia Txikian. Hala ere, eszeptizismo apur bat dago horri buruz.[1] Publio Kornelio Saecularis Salonakoa izeneko senatari baten ahaidea zela uste izan da.[2] Bere aitaginarrebaren bigarren emazte Kornelia Galloniaren ahaidea ere izan zitekeen.[3]

Galienorekin tronura iritsi baino hamar bat urte lehenago ezkondu zen. Bere senarra bere aita Valerianorekin batera enperadore bihurtu zenean, 253an, Salonina Augusta izena hartu zuen, emakumezko Augusto titulua.

Salonina hiru printzeren ama zen: Valeriano II.a (258an hila), Salonino (260an hila) eta Mariniano (268an hila, ziurrenik Saloninarekin batera). 268an, Galienoren hilketa eta gutxira bere etsaiek bere familia gehiena hil zuten. Ezezaguna da Kornelia Salonina ere hil zutenik, informazio gehiago gorde ez delako. Hala ere, badago aurreko zenbait kasu non usurpatzaile batek aurreko enperadorearen emakumearen bizitza barkatu izan zuen, orduan, bere heriotza guztiz zehaztea zaila da.[4]

Bere izena latinezko legenda duten txanponetan Cornelia Salonina bezala agertzen da, baina greziar txanponek izen osoa ematen dute: Julia Cornelia Salonina, Publia Licinia Cornelia Salonina eta Salonina Chrysogona ("urrezko jatorria" esan nahi du). "Publia Lizinia" izena bere senarraren izenaren ondorioz erantsi zitzaion (Publio Lizinio Egnazio Galieno).[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Andreas, Alföldi (1967), Die Vorherrschaft der Pannonier im Römerreiche und die Reaktion des Hellenentums unter Gallienus".
  2. ↑ Morris, John (1953ko azaroa), «G. Barbieri, L'Albo senatorio da Settimio Severo a Carino (193–285). Studi pubblicati dall'Istituto italiano per la Storia antica, Fasc. 6. Roma : Angelo Signorelli, 1952. Pp. XXIII + 794. Lire 2500.», Journal of Roman Studies, 43 (1–2): 167–168, doi:10.2307/297799, ISSN 0075-4358 (kontsulta data: 2025eko otsailaren 7a).
  3. ↑ Bray, John (1997), Gallienus: A Study in Reformist and Sexual Politics, Wakefield Press.
  4. ↑ Watson, Alaric (2007), Aurelian and the third century, Routledge, ISBN 978-0-415-30187-9. {{Erreferentzia}}: |sartze-data= erabiltzeko |url= behar da (laguntza)
  5. ↑ Kajava, Mika (1994), Roman female praenomina: studies in the nomenclature of Roman women, Acta Instituti Romani Finlandiae, 14. lib., Inst. Romanum Finlandiae, ISBN 978-951-96902-1-6. {{Erreferentzia}}: |sartze-data= erabiltzeko |url= behar da (laguntza)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]