Marcela Romero
| Marcela Romero | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Mexiko Hiria, 1959ko apirilaren 8a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2026ko otsailaren 6a (66 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, idazlea, ipuin-kontalaria eta kultura-kudeatzailea |
Marcela Romero (Mexiko Hiria, 1959ko apirilaren 8a – ibidem, 2026ko otsailaren 6a) mexikar kultur sustatzaile, aktore, idazle eta kontalaria izan zen.[1][2][3][4]
Elkarrizketa batean hauxe esan zuen:
«Kontalarien erronka bikoitza da, aurrerapen teknologikoz betetako mundu honetan pertsonek teknologia alde batera uztea eta entzuteko eta imajinatzeko denbora ematea lortu behar dugu eta.»[5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan Nazioarteko Harremanetako lizentziatura ikasi zuen bitartean, antzerki-aktore lanetan hasi zen.[4][6]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990. urtean Francisco Garzón Céspedes antzerkigilearekin hasi zen ahozko narratzaile eszeniko lanetan. Gero, Maira Navarrorekin espezializatu zen, baita ahots tailerretan Eve Rosselekin eta inprobisazio tailerretan Omar Argentino Galvanekin ere.
Ipuin-kontalari lanak Iberoamerikako eta Europako jaialdietan aurkeztu ditu, besteak beste, Mexikon, Kuban, Costa Rican, Dominikar Errepublikan, Espainian edo Britainia Handian.[7]
'Istorioen kontagailu berrien hezitzaile' gisa deskribatu izan da, ahozko narrazioaren irakaskuntzan egindako lanarengatik. Narrazioaren izaera ludikoaz gain, tresna pedagogiko eta terapeutikoa dela aitortzen du. Bere tailerrak bereziki gazte eta helduei zuzenduak badaude ere, azoka eta jaialdietan haurrentzako aurkezpenak ere egiten ditu, ipuin idatziez gain. Horren adibide izan zen Lehen Hezkuntzako ikasleen aurrean KM 52 Ipuin Kontaketa Zikloan (Veracruz) parte hartu izana.[8][9][10]
2018an Zacatecasen Foro Permanente de Narración Oral (Ahozko Narrazioaren Foro Iraunkorra) ekitaldian publiko ezberdinentzako funtzioak programatzea lortu zuen, behin, egunez haurrei, gauez gazteei eta helduei ipuinak kontatuz eta hurrengo egunean adin guztietako pertsonei.[11]
Ipuin kontalarien errepertorioan, ipuin tradizionalez gain, Rudyard Kipling, Juan Jose Arreola, Eduardo Galeano, Enriqueta Nava Gómez (Queta Navagómez) eta Francisco Hinojosaren lanak daude, besteak beste. Elena Poniatowska, Cristina Pacheco eta Luis Villoroaren testuak ere interpretatu ditu, egileen aurrean.[5][9][11]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahozko narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tailerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El gozo de contar cuentos (Unidad de Vinculación Artística Tlatelolco, UNAM)
- Técnicas de expresión oral (UNAM)
- Taller de perfeccionamiento artístico (2018)[9]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Libro El universo robado (Instituto Nacional Electoral, 2019)[14]
Partaidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taller infantil y juvenil (Kanpo Harremanetarako Idazkaritza, 2021)[15]
- El gozo de la lectura: Libros, autores y lectores (Kultura Idazkaritza, Mexikoko Gobernua, 2019)
- Cuentacuentos KM 52 (Gobierno de Poza Rica, Veracruz, México, 2019)
- Foro Permanente de Narración Oral (Zacatecas, 2018)
- Feria del Libro de Aguascalientes (2013)
- Festival Internacional Cuentos y Cuentistas (Ciudad de México, 2012)[9]
- Festival A la orilla del viento (Fondo de Cultura Económica)
- Encuentro de promotores de cultura infantil
- Feria Internacional del Libro de Guadalajara
- Festival Cervantino
- Festival del Centro Histórico de la Ciudad de México.[10][16][17]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kultura eta Arteetarako Funts Nazionaleko bekaduna (2009-2010 eta 2016-2018)
- Nuestro Aplauso, Santa Catarinako ahozko kontalariak (2009)
- Herrien ondare ukiezina sendotzeko eta zaintzeko lana aitortzea (Zacatecas, 2006)
- El Caracol, Asociación Mexicana de Narración Oral (2005)
- Chamán Saria (Mexiko Hiria,1996)
- Brocal Saria (Kuba, 1994)
- Palabras como Gaviotas (Espainia, 1993).[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Redacción. (2026-01-06). Fallece Marcela Romero, pionera de la narración oral. .
- ↑ «Marcela Romero» Centro Cultural Elena Garro, Educal..
- ↑ «Fallece Marcela Romero, pionera de la narración oral» El Porvenir.
- 1 2 Cecilia, Autor. (2020-11-16). «Marcela Romero: la narración oral a través de la virtualidad» Voces de Quimeras.
- 1 2 Acero, Itzel. (29 de septiembre de 2013). Cuenteando con Marcela Romero, la maravilla de la imaginación con la palabra.. .
- ↑ «Marcela Romero G. | Interlínea, cultura editorial» www.interlineaculturaeditorial.com.mx.
- 1 2 Marcela Romero – Unidad de Vinculación Artistica. .
- ↑ Jiménez Rincón, César Alfonso. (Junio de 2018). «El arte del cuerpo en la narración oral. La nueva generación en México [Tesis de maestría»] Universidad Veracruzana.
- 1 2 3 4 «Alistan el Festival Internacional Cuenteros y Cuentistas 2012» El Informador :: Noticias de Jalisco, México, Deportes & Entretenimiento.
- 1 2 http://www.myhostmx.com.«Inicia Cuentacuentos KM 52, como parte de Los Festejos del 81 Aniversario De La Expropiación Petrolera "Orgullo de Nuestra Historia" | Gobierno de Poza Rica 2018 - 2021» www.gobiernodepozarica.gob.mx.[Betiko hautsitako esteka]
- 1 2 3 «“Los cuentos son relatos de lo que nos ha ocurrido y que no debemos olvidar”» La Jornada Zacatecas 2018-03-24.
- ↑ «Espejismo (Narración oral)» contigoenladistancia.cultura.gob.mx.
- ↑ «Cuentos Mexicanos por Marcela Romero 1: “El Conejo y el coyote”» Diplomacia Cultural 2020-09-09.
- ↑ «El universo robado (Narración oral)» Central Electoral 2020-06-06.
- ↑ «México en el Istmo. Tu canal de comunicación [Boletín»] Secretaría de Relaciones Exteriores (México) Febrero de 2021.
- ↑ «Radio Educación transmitirá El gozo de la lectura. Libros, autores y lectores» Secretaría de Cultura, Gobierno de México. 26 de junio de 2019.
- ↑ «Biblioteca Vasconcelos - Secretaría de Cultura» bibliotecavasconcelos.gob.mx.