Edukira joan

Mas borroka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fiodor Fiodorov eta Viktor Kolibabtxuk Errusiako Mas Borrokako 2014ko Txapelketan.

Mas borroka (sakheraz: мас тардыhыы, «makila-tira»; errusieraz: мас-рестлинг, translit.: mas-restling; ingelesez: mas-wrestling) Jakutiako kirol herrikoia da, sokatiraren antzeko joko tradizionaletik eratorria. Kirolaren gaur egungo izena Roman Dmitriev borrokalari jakutak asmatu zuen. Mas hitzak «egurra» edo «makila» esan nahi du sakheraz, eta wrestling hitzak, berriz, «borroka» ingelesez.[1]

Makila-tira zaletasun arrunta zen marinelen artean, beraz, borroka-joko horren aldaerak Alaskan eta Ipar Europan ere aurki daitezke. Jokoa bereziki ezaguna zen eskualde hauetan XIX. mendean.[2]

Errusia Osoko Kirol Erregistroak 2003an aitortu zuen kirol hau. Letonian erregistratutako Mas Borrokako Nazioarteko Federazioak arautzen du ofizialki. Ameriketako Estatu Batuetako lehen txapelketa irekia 2013ko ekainean egin zen.[3][4] 2017an, mas borroka Ulianovsken egindako Estatu Burujabeen Erkidegoko Herrialde Kideen Kirol eta Joko Tradizionalen Jaialdiaren parte izan zen.[5][6]

Lehiaketa 4 x 5 m-ko plataforma batean egiten da. Borrokalariak elkarren aurrez aurre esertzen dira, oinak lehiaketa eremua banatzen duen oholean bermatzen dituzte eta egurrezko makila (mas) bat tiratzen dute, oholarekiko paraleloan mantentzen saiatuz. Mas borroka egiteak besoetako, hanketako, bizkarreko eta sabeleko giharretako indar handia eskatzen du. Partida batek borrokalarietako batek bi edo hiru txanda irabazi arte irauten du. Aurkaria lurrera botatzea lortzen duenak irabazten du, eta makila askatzen duenak berehala galtzen du.[1][7]

Munduko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Errusieraz) «О мас-рестлинге» Международная федерация мас-рестлинга (kontsulta data: 2026-05-30).
  2. ↑ (Ingelesez) English, Nick. «The Insane Rise of Mas Wrestling, the Best Strength Sport You Haven’t Tried Yet» BarBend 2016-09-20 (kontsulta data: 2026-05-30).
  3. ↑ (Ingelesez) «History of MAS Wrestling» Mas Wrestling USA (kontsulta data: 2026-05-30).
  4. ↑ (Ingelesez) «The 2013 US Open MAS Wrestling Championship» Oddehaugen (kontsulta data: 2026-05-30).
  5. ↑ (Errusieraz) «Первый Фестиваль национальных видов спорта и игр государств — участников СНГ пройдет в Ульяновске» Межпарламентская Ассамблея государств — участников Содружества Независимых Государств 2017-08-10 (kontsulta data: 2026-05-30).
  6. ↑ (Errusieraz) «Мас-рестлинг и якутские прыжки на Фестивале национальных видов спорта и игр государств» Спорт Якутии 2017-08-18 (kontsulta data: 2026-05-30).
  7. ↑ (Errusieraz) «Национальный якутский вид спорта покоряет мир» Татьянин день 2013-06-26 (kontsulta data: 2026-05-30).
  8. ↑ (Errusieraz) Акимов, Александр. «Приветствие президента» Международная федерация мас-рестлинга (kontsulta data: 2026-05-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]