Naruhito
Naruhito (japonieraz: 徳仁) egungo Japoniako enperadorea (天皇 tennō) da, 126. enperadorea oinordekotza tradizionalaren arabera. 2019ko maiatzaren 1ean koroatua, egungo estatu-buruen artean, "Enperadore" titulua duen bakarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960ko otsailaren 23an jaio zen. Akihito enperadorearen eta Michiko Shōda enperatrizaren semea da. Ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean eta 1989. urtean graduatu zen. Adin nagusitasunera iritsi zenean, Japoniako tronurako oinordeko izendatu zuten. 1993. urtean Masako Owadarekin ezkondu zen. 2019an aitak abdikatu ondoren, enperadore egin zuten Tokioko jauregi inperialean eta ordutik aurrera, Reiwa aroa hasi zen ("Harmonia ederra").[1]
Ezkontza eta oinordekotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Naruhito printze oinordekoak eta Masako Owadak elkar ezagutu zuten 1986an. Te zeremonia bat izan Tokion, familia inperialak ongi etorria egiteko Espainiako Elena Borboikoari (Juan Carlos I.a orduko erregearen alabari), eta han gonbidatu ugarien artean Masako zegoen. Sei urteko harreman baten ondoren, 1993ko urtarrilean ezkontza konpromisoa iragarri zuten. Urte berean ezkondu ziren, 800 gonbidatu izan zituen ekitaldian.[2]
Alaba bakarra izan du bikote inperialak, Aiko Toshi printzesa (2001an jaioa). Alabaren jaiotzak, ezkondu eta zortzi urte baino gehiagora gertatu zenak, eztabaida bizia piztu zuen Japonian, emakumezko bat ezin baita estatuburu subirau izan gizonezko enperadore baten pareko, lege saliko bat baitago indarrean. 1947ko Etxe Inperialaren Legea aldatu egin beharko zen emakume batek Krisantemoaren Tronua hartu ahal izateko, baina 2025 bitartean ez da aldaketa hori gauzatu, nahiz eta inkesten arabera japoniar gehiengoak hala nahiko lukeen. Gauzak honela, 2025ean, tronuaren oinordeko legal eta izendatua ez da Aiko, Naruhitoren alaba, baizik eta enperadorearen iloba bat, Hishahito printzea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berasain Tristan, Kristina. (2019-04-30). «Akihito enperadoreak abdikatu egin du» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ (Ingelesez) Leake, Natasha. (2023-01-20). «As Empress Masako celebrates her 61st birthday, revisit the reluctant royal's extraordinary romance with Emperor Naruhito of Japan» Tatler (kontsulta data: 2025-06-04).
- ↑ (Ingelesez) Jureidini, Ben. (2025-03-28). «A major royal debut! Princess Aiko of Japan, whose birth sparked a national debate, attends her first state banquet» Tatler (kontsulta data: 2025-06-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |