Otsondo
| Otsondo | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 573 m |
| Mota | mendatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°14′11″N 1°29′39″W / 43.2365°N 1.4942°W |
| Mendikatea | Pirinioak |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Udalerria | Baztan |
Otsondo edo Otxondo Nafarroa Garaiko mendatea da, Urdazubi eta Amaiur herrien artean dagoena, 602 metroko garaieran. N-121-B errepidea handik pasatzen da. Bidasoko eta Urdazuriko uren banalerroan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsondoren magalean gertatu zen Amaiurko bataila historikoa 1522an, Noaingo gudua galdu ondoren Nafarroako noble eta zaldun batzuk herri horretako gazteluan gotortu zirelarik, erresumako independentziaren alde borrokan jarraitzeko asmoz.[1] 1813an, berriz, frantziarren eta britainiarren arteko borrokaldi latzaren gudulekua izan zen.[2]
1840ko hamarkadan, Nafarroako Foru Aldundiak Iruñearen eta Dantxarinearen arteko errepidea (N-121) eraiki zuen Otsondoko lepotik barrena. Garraiatzen ziren salgaien gaineko bidesariak ezarri ziren obrak finantzatzeko; bidesariak kobratzeko zortzi kate edo ordainleku jarri ziren, horietako bat Amaiurren.[3]
Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, P lerroko zenbait bunker eraiki zituzten mendatearen inguruan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrizabalaga, Mikel, Alkurruntz eta Betarteko kaskoa, Berria, 2012ko urriak 5, CC-BY-SA-4.0, berria.eus (kontsulta data: 2021eko martxoaren 19a).
- ↑ San Millan, Pello, Wellington eta bertze ingles batzuk, Baztanen, Baztango haizegoa, 2016ko ekainak 8, baztangohaizegoa.wordpress.com (kontsulta data: 2021eko martxoaren 19a).
- ↑ Santamaria, Lander; Ondikol, J.M., Las comunicaciones con Francia y la N-121-A, Diario de Noticias, 2020ko martxoak 16, noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2021eko martxoaren 19a).
- ↑ Calonge, Lorenzo, Las 6.000 fortificaciones sin estrenar de Franco, El Pais, 2018ko maiatzak 1, elpais.com (kontsulta data: 2021eko martxoaren 19a).
