Edukira joan

Rules (jatetxea)

Rules (jatetxea)
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′39″N 0°07′24″W / 51.5108°N 0.1232°W / 51.5108; -0.1232
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1798
Ondarea
Ondare Ingelesa1238981
Webgune ofiziala

Rules, Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen jatetxe bat da. Herrialde horretan ospea izateaz gain Londresko jatetxerik antzinakoena da.

Covent Garden eremuko Maiden Lane kaleko 34-35 zenbakietan dago.

Londresko jatetxerik zaharrena da. 1798. urtean Thomas Rulek inauguratu zuen.

Mendeetan zehar jatetxe honetara idazle, artista eta errege ugari bertaratu dira, hala nola Charles Dickens, Graham Greene, H.G. Wells edo Eduardo VII.a Erresuma Batukoa. Hainbat liburu eta telesailetan agertu da, adibidez, Downton Abbey edo Spectre.

Britaniar sukaldaritza tradizionala. Bereziki ezaguna da ehiza-haragiagatik (game cookery), ostrak, pastela beteak (pies) eta postre klasikoengatik.

Bertan jateko bezeroei arropa informal dotorearekin joatea eskatzen zaie, eta kirol arropa, txandalak eta galtza motzak galarazita daude.

Bi mende baino gehiagotan familia gutxi batzuen esku egon da. 2026an, John Mayhew jabeak eraikinaren jabetza National Trust kontserbazio-erakundeari dohaintzan eman zion, jatetxeak bere horretan jarrai dezan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]