San Torlako
| San Torlako | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1178ko uztailaren 2a - ← Klængur Þorsteinsson (en) Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Skálholt (en)
| |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Fljótshlíð, 1133 | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Skálholt, 1193ko abenduaren 23a (59/60 urte) | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | islandiera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa, apezpiku katolikoa eta diakonoa | ||||
| Lantokia(k) | Islandia | ||||
| Santutegia | |||||
| Abenduaren 23a | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
| Erlijio-ordena | agustindar Canons Regular of Saint Augustine (en) | ||||
San Torlako Torhallsson[1][oh 1] (islandieraz: Þorlákur Helgi Þórhallsson; Fljótshlíð, 1133 – Skálholt, 1193ko abenduaren 23a) Skálholteko apezpikua izan zen 1178tik hil zen arte. 1984ko urtarrilaren 14an, Joan Paulo II.ak kanonizatu eta Islandiaren zaindari izendatu zuen.[2] Bere eguna abenduaren 23an ospatzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Torlako 1133an jaio zen Islandiako hegoaldeko Hlíðarendi eskualdean[2], nekazari familia batean.[3] Hamabost urte bete baino lehen diakono bihurtu zen eta hemezortzi urterekin apaiz. Parisko San Viktor eskolan egi zituen ikasketak, han San Agustinen erregela ikasi zuen gutxi gorabehera 1153tik 1159ra, eta ondoren Lincolnera joan zen zuzenbide kanonikoa ikastera.[2]
Islandiara itzuli ondoren, herrialdeko agustindarren lehen monasterioa sortu zuen 1168an, Þykkvabærren. 1174an Skálholteko apezpiku hautatu zuten, eta 1178an Nidarosko artzapezpiku Eysteinn Erlendssonek ordenatu zuen.[2] Torlako 1193ko abenduaren 23an hil zen.[3]
Kanonizazioa eta gurtza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torlakoren bizitza eta mirariak Þorláks saga helga idazlanean deskribatuta daude. 1989an, saga hori berrargitaratu zuten Joan Paulo II.aren bisitaren harira.[4]
1984ko urtarrilaren 14an, Joan Paulo II.ak kanonizatu zuen, Islandiaren zaindari izendatuz.[2][3] Þorláksmessa (San Torlakoren meza) abenduaren 23an ospatzen den islandiar jaia da. Faroeetan ere ospatzen da, eta Tollaksmessa deitzen zaio. Aro modernoan, Þorláksmessa Eguberrien parte bihurtu da, edo Eguberrirako prestaketen azken eguna da.[3]
Torlakoren erlikia-ontzi sakratua Skálholteko elizbarrutian gordetzen zen Erreforma protestantean suntsitu zuten arte, eta haren gorpuzkiak katedraleko lurretan zehar sakabanatuta zeuden. Gaur egunera arte iraun duen erlikia bakarra Faroeetako San Magnus katedraleko santutegian dagoen hezur zati bat da.[5]
New Yorkeko talde batek Torlako pertsona autisten zaindari izendatzearen alde egin du.[6]
Ipar Amerikako Elizbarruti Ebanjeliko Luteranoak ere santutzat du.[7]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 66. arauak honako hau gomendatzen du: "Santu-santen izenak gaurko euskal idazkeraz transkribatuko dira, geografia-izen bereziak euskaraz idazteko erabili diren irizpideei jarraituz: c grafemaren ordez, k eta z erabiliko dira".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Irizpideak», 66. Santutegiko izen ohikoenak (PDF), Euskaltzaindia, 4. or. (kontsulta data: 2026ko ekainaren 16a).
- 1 2 3 4 5 Fahn, Susanne Miriam; Gottskálk Jensson (2010), «The Forgotten Poem: A Latin Panegyric for Saint Þorlákr in AM 382 4to», Gripla (Ingelesez), 21, Árni Magnússon Institute for Icelandic Studies: 19–60 (kontsulta data: 2026ko ekainaren 16a).
- 1 2 3 4 «St. Thorlak of Iceland», EWTN UK (Ingelesez) (kontsulta data: 2026ko ekainaren 16a).
- ↑ Ásdís Egilsdóttir, ed. (1989), Þorláks saga helga. Elsta gerð Þorláks sögu helga ásamt Jarteinabókog efni úr yngri gerðum sögunnar (Islandieraz), Reykjavík: Þorlákssjóður.
- ↑ «Thorlak» (PDF), St. Ansgars Bulletin (Ingelesez), 89: 5–9, 1993 (kontsulta data: 2026ko ekainaren 16a).
- ↑ Rodríguez, Ketsia (2019ko apirilaren 3a), «St. Pius Tenth Parish creates a sensory-friendly worship space», Catholic Courier (Ingelesez) (kontsulta data: 2026ko ekainaren 16a).
- ↑ «The Festival of St. Thorlak, Bishop and Confessor», Evangelical Lutheran Diocese of North America (Ingelesez), 2024ko abenduaren 23a (kontsulta data: 2026ko ekainaren 26a).