Xahada

Xahada (arabieraz: الشَّهَادَةُ, ax-xahadatu, "adierazi" hitzetik eratorria) edo islamiar fede-profesioa Jainko bakarrari eta Mahomaren profeziari fede-aitormena da. Islamaren bost euskarrietako bat da: behin bi lekukoren aurrean eta ozenki esana, adierazlea musulmana da.
Arabierazko testua (لَا إِلَٰهَ إِلَّا ٱللَّٰهُ مُحَمَّدٌ رَسُولُ ٱللَّٰهِ —hau da, La ilaha illa-llahu Muhammad rasulu-lla) liturgikoa da. Euskaraz, hitzez hitz "Jainkoa beste jainko-izakirik ez dago, Mahoma haren mezularia da" esan nahi du, nahiz eta askotan "Ala beste jainkorik ez dago eta Mahoma haren profeta da" euskaratu.
Xiitek bukaeran "Ali Allahren babesle / jarraitzaile da" (arabieraz: عليا ولي الله, Aliyun waliyu-lla) gehitzen dute. Nahiz eta horrela egitea haientzat derrigorrezkoa ez izan, aiatola gehienek gomendatzen dute.
Hatz erakuslea zeruari begira erakustea ere xahadaren baliokidetzat hartzen dute.
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |