Verdejo
| Verdejo | |
|---|---|
| Mahats-barietatea | |
| Mahatsaren kolorea | zuri eta black berry skin (en) |
| Espeziea | Vitis vinifera |
| Sorrera-data | 2014ko maiatzaren 15a |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Italia |
| VIVC mahats-barietatea | 12949 |
Verdejo zuria edo besterik gabe verdejo, Espainiako mahats zuri bat da. Traminer (savagnin bezala ere ezaguna) eta gaztelar zuriaren arteko gurutzaketa baten ondorio zela uste zen, baina azterketa genetiko anpelografikoek teoria hori baztertu egiten dute.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toledoko errekonkistaren ondoren, Duero ingurua asturiar, baskoi eta mozarabiarrek birpopulatu zuten. Litekeena da mahatsa Algaidatik (Afrika iparraldea) ekarri izana, “Via de la Platatik” Espainiako aldaera honetako lehen mahatsondoak Zamoran (Toro eta Tierra del Vino), Madrigal de las Altas Torres inguruan (hortik datorkio blanca de Madrigal izena) eta Ruedan landatu ziren, Alfontso VI.aren erregealdian (XI-XII mendeak). [2]
Eskualdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere, Gaztela eta Leongo komunitatean dago. Verdejo gehien dituen hurrengo eskualdea Extremadura da, eta, ondoren, Gaztela-Mantxa. Asturiasen, Katalunian eta Murtzian kopuru txikiak daude. 2007an aldaera honetako 11000 ha zeuden Espainian.[3]
Urte askoan, kontsumitzaileek nahiago izan zuten ardo beltza, eta, ondorioz, urte askoan zehar verdejo labore gehienak ontziratu gabeko ardoetarako ardogintzara baztertu zen. Hala ere. 2000ko hamarkadan, Espainiako publikoaren ardo zurien lehentasuna handitu egin zen, eta ondorioz, aldaera horretako ale onenak honekin garatu ziren. [4] [5] Verdejo mahatsa oso zabalduta zegoen Rueda Jatorrizko Deituraren (JD) eremuan (Valladolid, Segovia eta Ávila probintzietan kokatzen da), non ondo egokitzen baitzen harri-koskorrez estalitako lur hareatsuetara. [4]
2010eko hamarkadan Australian hasi zen landatzen. [6]
Mahastizaintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indar gutxiko mahatsondoa da. Hazkuntza horizontala du. Emankortasun txikia du eta produktibitate ertaina. Mahats-mordoak txikiak dira. Ondo jasaten du lehortea, eta ondo egokitzen da lur ez oso emankor eta buztintsuetara. Inausketa luzeak egin behar dira ekoizpen onargarriak lortzeko. Mahats oidioaren gaitzarekiko oso sentikorra den barietatea da.
Verdejoren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Verdejo mahatsa oso aintzat hartua da Espainiako ardo barietate guztien artean, eta beste askorekin nahasketa-agente gisa erabiltzen da, hala nola Viura eta Sauvignon Balc.
Verdejo ardo zuriak, bere unerik onenean, ardo zuririk onenak eta finenak ekoizten ditu. Bere nota nagusi/ezaugarrien artean fruitu lehorren zaporeak, ezti pixka batekin nahastutako krema leunak daude, munduko ardo zuri finenetako bat bihurtuz.
Oso nortasun bereizgarria du, fruta-aromak, sasi-ukituak eta azidotasun maila bikaina. Beste ardo zuriekin alderatuta, ahoan betetasun paregabea eskaintzen du, eta amaiera mikatz bereizgarria, nahastezina. [7]
Ardoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardoak alkoholiko samarrak dira. Hori berdexka kolorekoa eta altzairu-tonuak dituzte. Oso aromatikoak dira eta almendra mingotsaren aromak nabarmentzen dira. Azidotasun ertain-altua dute, eta ardoak gorputza dute, baino nahiko leunak dira eta ondoren zapore mingots samarrarekin. Askotan Jerezaren antzeko ardo gotortuak egiteko erabiltzen da, Palomino mahatsekin nahastuz. Gaur egun, ardo gazte monobatietalak edo sauvignon eta makabeoarekin proportzio desberdinetan nahastuta egiten dira. Gaur egun, hartzidura edo ondutako verdejo ardo bat ere egiten da haritzezko upeletan. (2) Haritzezko upeletan zahartzeak konplexutasuna gehitzen dio.[4]
Sinonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinonimoak dira boto de gall, botón de gallo blanco, cepa de madrigal, gouvelo, verdal del país, verdeja, verdeja blanca, verdejo pálido y verdelho. [1]
Beste barietate batzuk verdejo terminoarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugalgo molar barietatearen sinonimoak dira “verdejo negro” eta “verdejo tinto”. [8] Gainera, molar ardoak verdejo zuriarekin partekatzen ditu “boto de gall eta “boton de gallo” sinonimoak. Molar ardoaren beste sinonimo bat “gallo negro” da. (8)
Espainiar barietate arrosa bat dago, “verdejo colorado” izenekoa, [9] eta espainiar barietate zuri bat, “verdejo de Salamanca” izenekoa. Bigarrena, heben eta “listán prieto-ren” arteko gurutzaketa da. [10](
Valdeho, era berean, verdejo zuriaren sinonimoa da, baita Portugalgo barietate ezberdin batzuen izena edo izenaren zati bat ere. [11] Gainera, Madeiran, veldeho bat dago, morfologikoki Espainiako verdejo zuriaren antzekoa.[3] Morfologikoki antzekoa den beste mahats bat gouveio da (Portugalen eta Galiziako eskualde espainiarrean dago), 2000. urtera arte “verdelho en Dão”, deitzen zena Douron eta Alentejon.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Verdejo blanco» (Ingelesez), International Variety Catalogue. 2016ko irailaren 27an kontsultatua, 2016.
- ↑ «Verdejo». (Gaztelaniaz), Ministerio de Agricultura de España. 2016ko irailaren 27an kontsultatua., 2016.
- 1 2 «Verdejo». (Gaztelaniaz), Vine to wine circle. 2016 irailaren 27an kontsultatua., 2016.
- 1 2 3 Carlos Delgado (2006ko abuztuaren 19a). (2006), «Frescos blancos de Rueda». El País. (Gaztelaniaz).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: zenbakizko izenak: egileen zerrenda (lotura) - ↑ Carlos Delgado (2002ko otsailaren 2a)., «Un francés en Rueda». El País. (Gaztelaniaz).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: zenbakizko izenak: egileen zerrenda (lotura) - ↑ «Verdejo Wine Variety» (Ingelesez), Vino Diversity. 2016ko irailaren 27an kontsultatua., 2016.
- ↑ «Verdejo, su uva, características y los mejores vinos». (Gaztelaniaz), Uva Verdejo.
- ↑ «Molar» (Ingelesez), .Vitis International Catalogue. 2016ko irailaren 27an kontsultatua.
- ↑ «Verdejo colorado». (Ingelesez), Vitis International Catalogue.2016ko irailaren 27an kontsultatua., 2016.
- ↑ Verdejo de Salamanca. (Ingelesez), Vitis International Catalogue.2016ko irailaren 27an kontsultatua, 2016.
- ↑ «Cultivar name: Verdelho» (Ingelesez), Vitis International Catalogue. 2016ko irailaren 27an kontsultatua, 2016.