Edukira joan

Wout Poels

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wout Poels

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWouter Lambertus Martinus Henricus Poels
JaiotzaVenray, 1987ko urriaren 1a (39 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
LeinuaNorbert Poels
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Team Sky 2015-2019
Vacansoleil-DCM 2006-2013
Etixx-Quick Step 2014-2014
Bahrain Victorious 2020-2024
Astana 2025-2025
Unibet Rose Rockets 2026-
 
Pisua65 kilogramo
Altuera183 zentimetro

woutpoels.nl
X.com: WoutPoels Instagram: wout.poels Edit the value on Wikidata

Wouter Lambertus Martinus Henricus «Wout» Poels (Venray, Limburg (Herbehereak), 1987ko urriaren 1a) txirrindulari nederlandarra da, profesionala XDS Astana Team taldean.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an profesionaletara pasatu zen Fondas-P3Transfer Team talde kontinental xumean, 2009an Vacansoleil-DCM bilakatuko zena, baina jauzi kualitatiboa 2014an egin zuen, UCI ProTeam Soudal Quick-Step taldera joan zenean.

Tarte horretan 2008ko Leongo itzulia eta 2010eko Aingo Tourreko etapa nagusia irabazi zuen.

Wout Poels 2017ko Vueltako azken etapan.

2016an Lieja-Bastogne-Lieja klasiko handia irabazi zuen Michael Albasiniren eta Rui Costaren aurretik.

Itzuli Handietan sailkapen onak lortu ditu, 2017ko Vueltan eta 2020ko Vueltan seigarren amaitu zen, 2018ko Giroan hamabigarren eta 2021eko Tourrean hamaseigarren.

2020an Sky/INEOS taldea utzi eta Bahrain taldera joan zen, Itzuli Handien sailkapen orokorrak helburu zuelarik. Tourrean Mikel Landaren eta Damiano Carusoren laguntzaile lanetan aritu zen (biak lehenengo hamarren artean sailkatu ziren). Espainiako Vueltan oso errendimendu ona izan zuen eta sailkapeneko seigarren bukatu zen.

2022an Andaluziako Itzulia irabazi zuen eta 2023ko denboraldian, etapa garaipen bana lortu zuen Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan.

2008

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

2025

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak eta Munduko txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024
Italiako Giroa — — — — 21. — — — 12. — — — 34. — —
Frantziako Tourra — UT UT 28. — 44. 28. — 58. 26. 110. 16. — 27. 43.
Espainiako Vuelta — 17. — UT 38. — — 6. — 34. 6. 23. UT 15. —
Munduko errepideko txapelketa 42. 88. UT — 57. — — UT UT — — — 81. — —

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia2010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Paris-Niza — — — — — — — — UT — — — 15. 27. — —
Tirreno-Adriatiko — 18. 8. 10. 38. 7. 14. — — 7. — — — — 11. UT
Kataluniako Volta — — — — — 24. 34. — — — X 79. UT 29. 11. 18.
Euskal Herriko Itzulia — 39. 17. 9. 10. — — — — — X — — — — —
Romandiako Tourra — — — UT — — — — — — X — — — — —
Dauphine Libere — — — 57. — 39. 25. — — 4. — — — — —
Suitzako Itzulia 36. 25. 15. — — — — — — — X 31. — — 16.
Poloniako Itzulia — 4. — — 15. — — 3. — — 35. — — — —

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]