Yedioth Ahronoth
| Yedioth Ahronoth | |
|---|---|
| Mota | egunkari eta egunkari |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | hebreera eta ingeles |
| Formatua | tabloide |
| Banaketa | |
| Maiztasuna | 1 egun |
| Historia | |
| Sortzailea | Jehuda Mozes (en) |
| Zuzendaria | Dov Eichenwald (en) |
| Erredaktoreak | Neta Livne (en) |
| yediot.co.il | |
Yedioth Ahronoth (hebreeraz: ידיעות אחרונות, Yedi'ot Aharonot; euskaraz: «azken berriak») Israelgo egunkari beteranoa da, 1970eko hamarkadatik aurrera herrialdeko hebreerazko egunkaririk salduena dena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1939an sortu zuen Nachum Komarovek, eta handik gutxira Yehuda Mozesek erosi zuen. Bere lehen editore administratiboa Noah Mozes izan zen, Yehuda Mozesen semea.
1948an, kazetari-talde handi bat eta Azriel Carlebach buru zuten pertsonal-kideak, une horretan editorea zena, egunkaritik joan ziren beste bat osatzeko, Yedioth Maariv izenekoa, ondoren Maariv bezala ezagutua.[1] Carlebachen ordez Herzl Rosenblum jarri zuten. Mugimendu honek etengabeko borroka hasi zuen egunkari bien artean tirada eta prestigioa lortzeko.
Gaur egun, egunkariaren buru Noah Mozesen semea da, Arnon Mozes. Hainbat urtez Herzl Rosenblum-en semeak, Moshe Vardik, argitaratu zuen eta 2005ean Rafi Ginatek ordezkatu zuen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kershner, Isabel (2012ko urriaren 4a), «Political and Market Forces Hobble Israel's Pack of Ink-Stained Watchdogs», The New York Times (Ingelesez).
- ↑ Amior, Hanan (2005eko maiatzaren 1a), «האיש הנפוץ ביותר», HaAyin HaShevi'it (Hebreeraz).