Zarifa Ghafari
| Zarifa Ghafari | |||
|---|---|---|---|
2019ko martxoa - 2021eko abuztua | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Kabul, 1992 (33/34 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Talde etnikoa | paxtuna | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Punjabeko Unibertsitatea (2009 - 2015) master : ekonomia | ||
| Hizkuntzak | paxtunera daria urdua ingelesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | aktibista, politikaria eta alkatea | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
| zarifaghafari.com eta zarifa-ghafari.com | |||
Zarifa Ghafari (paxtuneraz: ظریفه غفاری) (Kabul, Afganistan, 1992) Afganistango defendatzailea, aktibista, politikaria eta enpresaburua da.[1][2] 26 urte zituenean, Vardak probintziako (Afganistan) hiriburu Maidan Shahr-ko alkate izendatu zuten, herrialde osoko gazteena izanik.[3][4] Ghafari Afganistango alkate bakanetakoa da. Ezaguna da Afganistanen emakumeak beren eskubideetan ahalduntzeko egiten dituen ahaleginengatik.[5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Halima Khazan bigarren hezkuntzako eskolara joan zen Paktia probintzian, eta Panyabeko Unibertsitatean (Indian) egin zituen ekonomiako goi mailako ikasketak.[1][6]
2018ko uztailean izendatu zuen ofizialki Ashraf Ghani Ahmadzai presidenteak Maidan Shahr-eko alkate.[7] Hala ere, alkate kargu hartzea bederatzi hilabetez atzeratu behar izan zen, politikari boteretsuen esku-hartzearen ondorioz.[8]
Alkate zen lehen egunean, gizon talde baten jazarpenari aurre egin behar izan zion bere bulegoan, karguari uko egiteko eskatzen baitzion.[9] Talibanen eta Estatu Islamikoaren heriotza-mehatxuei ere aurre egin behar izan zien, alkate lanak bere gain hartu ondoren.[10] 2018tik hainbat atentatu jasan zituen, baina beti onik atera zen.[11] Maidan Shahr-eko alkate karguaren zina egin zuen 2019ko martxoan. 2020ko azaroan, bere aita Abdul Wasi Ghafari, Afganistango armadako goi kargudun bat, hil zuten, ustez, talibanek haren aurka eraso egin nahian.[12]
2021eko abuztuaren erdialdean talibanek Afganistan gehiena kontrolpean hartu ondoren, Gafarik ihes egiteari uko egin zion eta bere patua itxaroten jarraituko zuela adierazi zuen: "Hemen eserita nago zure etorreraren zain. Ez dago inor niri eta nire familiari lagunduko didanik. Talibanak ni bezalako jendearen bila etorriko dira eta hil egingo dituzte. Ezin dut nire familia utzi".[13]
2021eko abuztuan, Ghafarik Afganistandik ihes egin zuen bere familiarekin batera Alemaniara, talibanen milizianoen mehatxuaren aurrean, 2021eko talibanen erasoaldian Kabul hartu ondoren.[11]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- BBCk Ghafari sartu zuen mundu osoko 100 emakume inspiratzaile eta eraginkorren zerrendan 2019an.[14]
- 2020ko Adorezko Emakumeen Nazioarteko Sariaren irabazlea.[15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Database», www.afghan-bios.info (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ Galindo, Dalia Rangel (2021eko abuztuaren 18a), «Zarifa Ghafari: la defensora de las mujeres resignada a morir a mano de los talibanes», Plumas Atómicas (Gaztelaniaz) (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «ROKH: Interview with Zarifa Ghafari, the Mayor of Maidan Wardak province», Ariana News.
- ↑ Calleja, Eloy (2021eko abuztuaren 20a), «Zafira Ghafari, la alcaldesa más joven de Afganistán que caerá en manos de los talibanes si nadie lo impide», Nius Diario (Gaztelaniaz) (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «Education Is the Key to Empowering Afghan Women», thediplomat.com (Ingelesez) (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ cronologia/-/meta/redaccion-el-heraldo, «'Vendrán por gente como yo y me matarán': alcaldesa de Afganistán», www.elheraldo.hn (Gaztelaniaz) (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «Female Mayor in Afghanistan Anticipates Her Impending Assassination - therealistwoman», web.archive.org, 2021eko urtarrilaren 17a (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «Newly-appointed female Afghan mayor barred from taking office», Khaama Press (Ingelesez), 2018ko abenduaren 16a (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ Faizi, Fatima; Nordland, Rod (2019ko urriaren 4a), «Afghan Town's First Female Mayor Awaits Her Assassination», The New York Times (Ingelesez), ISSN 0362-4331 (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «In The Spotlight: Female Afghan mayor defies stereotypes, Taliban», news.cgtn.com (Ingelesez) (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- 1 2 Press, Europa (2021eko abuztuaren 26a), «Una alcaldesa afgana escapa de los talibanes escondida en un coche», elperiodico (Gaztelaniaz) (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «La historia de la alcaldesa que huyó escondida de Afganistán: "Temía por mi vida"», www.larazon.es (Gaztelaniaz), 2022ko ekainaren 15a (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «Female mayor in Afghanistan says she's waiting for Taliban to 'come ... and kill me'», NBC News (Ingelesez) (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «BBC 100 Women 2019: Who is on the list this year?», BBC News (Ingelesez), 2019ko urriaren 15a (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 15a).
- ↑ «2020 International Women of Courage Award», U.S. Department of State.