Zeru ahoak
| Zeru ahoak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Estreinaldi-data | 2025eko irailaren 26a |
| Izenburua | Zeru ahoak |
| Jatorrizko hizkuntza | euskara |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Atalak | 4 |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | polizia-telesaila eta thrillerra |
| Telesaila | Hondar ahoak |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Koldo Almandoz |
| Gidoigilea(k) | Koldo Almandoz Harkaitz Cano |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Koldo Almandoz Marian Fernández |
| Konpainia ekoizlea | Txintxua Films |
| Emanaldia | |
| Jatorrizko igorlea | Primeran |
| Hasiera-data | 2025eko irailaren 29a |
Zeru ahoak Txintxua Films eta Garabi Films ekoiztetxeek ETBrentzat sortutako thriller telesail laburra da. 2020ko Hondar ahoak telesailaren jarraipena da. 2025eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten lau ataleko proiektua. Oraingoan Bilbon girotuta dago istorioa, eta aurreko telesaileko pertsonaia batzuez gain, pertsonaia berri batzuk ere batu dira aktoreen zerrendara. Aldaketa garrantzitsuenetako bat Garcia Ertzaintzatik aldenduta dagoela izango da; horrek lan egiteko molde berriak bilatzera bultzatuko du delituak argitu behar dituenean.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nerea Garcia (Nagore Aranburu) bolada txarra pasatzen ari da eta ez da bere Bilboko etxetik apenas ateratzen. Lau urte igaro dira Ertzaintzatik kanporatu zutenetik. Erritualen batean hildako emakume baten gorpua agertzen denean, bere nagusi ohiak ikerketarekin laguntzeko eskatu dio. Alabaina, Nereak ez du susmatzen iraganeko eta orainaldiko mamuek hiriko estoldetara jaistera behartuko dutela, non ezer eta inor ez diren diruditenak.[2]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nagore Aranburu: Nerea Garcia
- Sara Cozar: Carmen Bilbao
- Josean Bengoetxea: Lertxundi
- Miren Gaztañaga: Laura
- Ramon Agirre: Goyo
Aktore gonbidatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Asier Hernandez: Forentsea
- Nerea Sanz: Erika
- Amets Arbelegui: Natxo
- Unai Baiges: Yago
- Nerea Elizalde: Sandrine
- Lierni Ibargutxi: Psikologoa
- Jon Ander Urresti: Karonte
- Na Gomes: Alize
- Iñigo Gastesi: Unai Arbalza
- Itxaso Gil: Olga
- Jon Ander Urresti: "Karonte"
- Dorleta Urretabizkaia: Amaia
- Itziar Lazkano: Asun
- Omar Somai: Manex
- Iñigo Azpitarte: Abokatua
- Naiara Arnedo: Maite
- Arnatz Puertas: Agentea
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (batezbestekoa) | ||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak | Kuota | |||||
| 1 | 4 | 2025eko irailaren 28a | 2025eko urriaren 19a | 10.000 ikusle | %1,6 | |
Atalak eta audientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zenb. | Izenburua | Zuzendaria | Gidoilaria(k) | Emisio data (Primeran) | Emisio data (ETB1) | Audientzia | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak (ETB1) | Kuota (eusk.) (ETB1) | ||||||
| 1 | Ez da zerua, ezta urdina ere | Koldo Almandoz | Koldo Almandoz eta Harkaitz Cano | 2025eko irailaren 28a | 2025eko irailaren 28a | 17.000 ikusle | %2,9 |
| 2 | Izarrak gurekin zeuden | Koldo Almandoz | Koldo Almandoz eta Harkaitz Cano | 2025eko urriaren 2a | 2025eko urriaren 5a | 9.000 ikusle | %1,5 |
| 3 | Zerua irauli baino, infernua astindu | Koldo Almandoz | Koldo Almandoz eta Harkaitz Cano | 2025eko urriaren 9a | 2025eko urriaren 12a | 8.000 ikusle | %1,2 |
| 4 | Zerua itsaso zikin bat da | Koldo Almandoz | Koldo Almandoz eta Harkaitz Cano | 2025eko urriaren 16a | 2025eko urriaren 19a | 6.000 ikusle | %0,9 |
Atal bereziak (Making off)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Zenb. | Izenburua | Zuzendaria | Emisio data (ETB1) | Audientzia | |
|---|---|---|---|---|---|
| Ikusleak (ETB1) | Kuota (eusk.) (ETB1) | ||||
| 1 | Zeru ahoak: Soinu banda baten sormena | Gorka Bilbao | 2025eko urriaren 12a | 6.000 ikusle | %1,2 |
| 2 | Zeru ahoak: Karonteren ahotik | Arriguri: euskal bideogintza | 2025eko urriaren 19a | --- | %0,1 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Delituaz harago dagoenari begira» Berria 2025-09-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Zeru ahoak / Mouths of Sky» Donostiako Zinemaldia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Koldo Almandozek zuzendutako telesailak
- Koldo Almandozek idatzitako telesailak
- Harkaitz Canok idatzitako telesailak
- Nagore Aranburuk antzeztutako telesailak
- Sara Cozarrek antzeztutako telesailak
- Josean Bengoetxeak antzeztutako telesailak
- Miren Gaztañagak antzeztutako telesailak
- Ramon Agirrek antzeztutako telesailak
- Asier Hernandezek antzeztutako telesailak
- Koldo Almandozek ekoitzitako telesailak
- Marian Fernándezek ekoitzitako telesailak
- Txintxua Filmsek ekoitzitako telesailak
- Euskal Herriko telesailak
- Euskaraz egindako telesailak
- Euskal Telebistan emititutako telesailak
- ETB1eko saioak
- Euskal Herrian girotutako telesailak
- Telesail dramatikoak
- Polizia-telesailak
- Neo-noir