Bihotz-balbula
Itxura
| Bihotz-balbula | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | giza bihotza |
| Identifikadoreak | |
| MeSH | A07.541.510 |
| FMA | 7110 |
| Terminologia anatomikoa | |
Bihotz-balbula bihotzeko lau barrunbeen irteerako hodietan kokatuta dauden ehunek osatzen duten multzoa da. Odolari noranzko egokian pasatzen uzteko funtzioa betetzen dute, eta atzera itzultzea eragozten diote.[1]
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bihotz-balbulak lau dira eta bi multzotan sailkatzen dira:
- Balbula atriobentrikularrak
- Balbula mitrala: odola ezkerreko bentrikulutik ezkerreko aurikulara itzultzea eragozten du.
- Balbula trikuspidea: odola eskuineko bentrikulutik eskuineko aurikulara itzultzea eragozten du.
- Ilunerdiko balbulak
- Balbula aortikoa: odola aorta arteriatik ezkerreko bentrikulura itzultzea eragozten du.
- Birika-balbula: odola biriketako hoditik eskuineko bentrikulura itzultzea eragozten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |