Kontxako Bandera
Donostia, Euskal Herria 2025eko Kontxako Banderako txapeldunak: | |
1933ko estropadako une bat. | |
| Kirola | Arrauna |
|---|---|
| Sorrera urtea | 1879 |
| Partehartzaileak | TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude |
| Antolatzailea | Donostiako Udala |
| Errekorrak | Gizonezkoak: 18:53.52 (Bermeo, 2017) 38:04.76 (Bermeo, 2014) Emakumezkoak: 10:23.32 (Arraun Lag, 2023) 21:01.14 (Arraun Lag, 2023) |
| Saria | Kontxako Bandera |
| Kontxako Banderaren webgunea | |
Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 128 edizio izan ditu gizonezkoetan (2023 artean), eta guztira 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar. Emakumezkoetan 16 edizio izan ditu (2023 artean).
Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, zortzi traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, zortzi horiek zehazteko.
Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira[1] eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.
2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran lau traineru aritzen ziren, eta, 2016tik aurrera, zortzi ontziren artean jokatzen da bandera, gizonezkoen kasuan bezala.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estropada eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4 traineru luzeko txanda bi, hiru itsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizak Kontxako hondartzatik gertu eta kanpokoak Kontxako badiatik at daude.
Sailkapen estropada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean sailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan, TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako zazpi traineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez, Donostiako talde bat. Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude, Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua. 2007an traineru donostiar guztiak bateratu egin ziren eta Donostirarra Kaiarriba elkartea zuzenean sartzen da.
2008tik aurrera emakumezkoen traineruen Kontxako Bandera ere jokatzen da eta sailkapenerako sistema bera erabiltzen da. 2025ean erabaki zen traineru donostiar bat baino gehiago izanez gero, Ligan ondoen sailkatuak izango zuela Kontxan zuzenean aritzeko txartela. [2]
Amaierako sailkapena eta bandera ematea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraileko lehen bi igandetan jokatzen da eta egun bietako denborak batzen dira Banderaren sailkapena osatzeko. Bigarren igandean lehen txandako traineruek ere posible dute Bandera irabazte, inoiz gertatu ez bada ere. Lehen udaletxean ematen zen Bandera baina azken hamarkadetan Ciudad de San SebastiĂĄn itsasontzian ematen zaie irabazleei. Han biltzen dira gizonezko eta emakumezko arraunlari txapeldunak.
- Donostiako portua jendez lepo.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekiko arrantza nahiz arrantzaleen bizimodua eta giroa. Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behin arraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzen ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.
Denbora igaro ahala, eta jada XIX. mendean, ontzietan motorrek giza indarra ordezkatu zuten. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadek arrantza munduarekin estuki lotuta jarraitu zuten. Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektoreko arrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotako kirolariez osatuak egon, arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak: Hondarribia, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Bermeo, Sestao, Santurtzi...
Kontxako Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera, 1871n Hondarribia eta Pasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten: Hondarribiatik Donostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.
Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen eta Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen.[3] Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz, Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.
Geroztik, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.
Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere, 1882-1888, 1902-1907 eta 1912-1914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetan traineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.
1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun, TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.
- Festa giroa: Parte Zaharreko Portu kalea Kanpandegi kaletik ikusia, 2005eko Kontxako Banderaren egunean.
- Zumaiako zaletuak Parte Zaharrean.
- Pasai Donibaneko zaletuak Pasealeku Berrian.
Araudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero iraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: zortzi traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko lau denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.
Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina lau luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.
Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarri batzuk ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300Â kg baino gehiagoko Ikatzeta traineru astun haiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).
Arraunlariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:[4]
- 1879-1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
- 1913-1928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
- 1929-1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
- 1958-1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
- 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.
Saria: Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte askotan, Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra izan zen, lan horretan eskuz aritu izan zen urte luzez. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.[4]
Azken urteotan, bestelako enpresek hartu izan dute bandera egiteko zeregina.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Banderari buruzko hainbat datu:[4]
- Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
- Erabilitako haria: Urdina (6000 m.); Urre Zaharra (2500 m.); Hainbat Kolore (2000 m.)
- Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak, lorturiko banderen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Gizonezkoetan | Emakumezkoetan | GUZTIRA | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|
|
Patroiak, lorturiko banderen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Gizonezkoetan | Emakumezkoetan | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Arraunlariak, lorturiko banderen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Gizonezkoetan | Emakumezkoetan | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|
Denborarik onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Jardunaldi bakarrean | Bi jardunalditan | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarraian irabazitako edizioen errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Errekorra | Kluba | Banderak | Urteak |
|---|---|---|---|
| Edizio kontsekutiboak | Donostia | 7 | 1883 - 1894[5] |
| Urte kontsekutiboak (gizonezkoak) | San Pedro | 6 | 1927 - 1932 |
| Urte kontsekutiboak (emakumeak) | Galizia (RĂas Baixas) | 5 | 2008 - 2012 |
| San Juan | 5 | 2014 - 2018 |
Emakumezkoen Kontxako Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. Zortzi taldek hartu zuten parte, hiru gipuzkoarrek, bizkaitar batek, kantabriar batek, galiziar batek eta bi kataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778 metrotara (1,5 itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen distantziaren erdia.
Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek parte hartzen zuten Kontxako Banderan hasiera batean. 2016tik aurrera, berriz, aldaketa izan zen: gizonezkoek bezala zortzi partaide dira igandeetan, eta horietako bat traineru donostiarra izaten da. Goren mailan bi traineru donostiar izan diren urteetan, hasieran Donostiarra soilik izan zen sailkapena jokatu behar ez zuena, udalak sustatutako ekimenaren kluba zenez; alabaina, 2025ean erabaki zen traineru donostiar bat baino gehiago izanez gero, Ligan ondoen sailkatuak izango zuela Kontxan zuzenean aritzeko txartela. [6]
Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere 2011tik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak, iraileko lehen bi igandeetan, alegia. Emakumezkoen txandak jokatzen dira lehenik, eta jarraian gizonezkoenak.
Bandera jokatu zen lehen bost edizioetan Galizia izan zen garaile, eta lehen garaile euskalduna Zumaia izan zen. Ondoren sanjuandarren bolada etorri zen Hibaikarekin lehia gogorrean. San Juan desegin zenean Orio eta Arraun Lagunak izan ziren puntako taldeak eta azken urteetan donostiarrak izan dira nagusi.
Edizio guztien aurkibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Kontxako Banderak | ||
|---|---|---|
|
1879 âą 1880 âą 1881 âą 1883 âą 1887 âą 1889 âą 1890 âą 1891 âą 1892 âą 1894 âą 1895 âą 1896 âą 1897 âą 1898 âą 1899 âą 1900 âą 1901 âą 1903 âą 1906 âą 1909 âą 1910 âą 1911 âą 1915 âą 1916 âą 1917 âą 1918 âą 1919 âą 1920 âą 1921 âą 1922 âą 1923 âą 1924 âą 1925 âą 1926 âą 1927 âą 1928 âą 1929 âą 1930 âą 1931 âą 1932 âą 1933 âą 1934 âą 1935 âą 1939 âą 1940 âą 1941 âą 1942 âą 1943 âą 1944 âą 1945 âą 1946 âą 1947 âą 1948 âą 1949 âą 1950 âą 1951 âą 1952 âą 1953 âą 1954 âą 1955 âą 1956 âą 1957 âą 1958 âą 1959 âą 1960 âą 1961 âą 1962 âą 1963 âą 1964 âą 1965 âą 1966 âą 1967 âą 1968 âą 1969 âą 1970 âą 1971 âą 1972 âą 1973 âą 1974 âą 1975 âą 1976 âą 1977 âą 1978 âą 1979 âą 1980 âą 1981 âą 1982 âą 1983 âą 1984 âą 1985 âą 1986 âą 1987 âą 1988 âą 1989 âą 1990 âą 1991 âą 1992 âą 1993 âą 1994 âą 1995 âą 1996 âą 1997 âą 1998 âą 1999 âą 2000 âą 2001 âą 2002 âą 2003 âą 2004 âą 2005 âą 2006 âą 2007 âą 2008 âą 2009 âą 2010 âą 2011 âą 2012 âą 2013 âą 2014 âą 2015 âą 2016 âą 2017 âą 2018 âą 2019 âą 2020 âą 2021 âą 2022 âą 2023 âą 2024 âą 2025 âą 2026 | ||
Edizio guztietako irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Edizioa | Urtea | Garailea | Trainerua | Patroia |
|
| ||||
| I | 2008 Gehiago | Laura Hermo | ||
| II | 2009 Gehiago | Laura Hermo | ||
| III | 2010 Gehiago | Laura Hermo | ||
| IV | 2011 Gehiago | Laura Hermo | ||
| V | 2012 Gehiago | MarĂa Gil | ||
| VI | 2013 Gehiago | Telmo Deun | Nagore Osoro | |
| VII | 2014 Gehiago | Batelerak | Inder Paredes | |
| VIII | 2015 Gehiago | Batelerak | Nerea Perez | |
| IX | 2016 Gehiago | Batelerak | Nerea Perez | |
| X | 2017 Gehiago | Batelerak | Nerea Perez | |
| XI | 2018 Gehiago | Batelerak | Nerea Perez, Izaro Lestayo | |
| XII | 2019 Gehiago | Txiki | Nadeth Agirre | |
| XIII | 2020 Gehiago | Txiki | Nadeth Agirre | |
| XIV | 2021 Gehiago | Lugañene | Andrea Astudillo | |
| XV | 2022 Gehiago | Txiki | Nadeth Agirre | |
| XVI | 2023 Gehiago | Lugañene | Andrea Astudillo | |
| XVII | 2024 Gehiago | Lugañene | Andrea Astudillo | |
| XVIII | 2025 Gehiago | Lugañene | Joana Halsouet | |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- â Donostiako Bandera. Donostiako Udal webgunea
- â «Donostiarrak ez du sailkapen zuzena edukiko emakumezkoen Kontxako Banderan aurrerantzean» Irutxuloko Hitza 2025-05-13.
- â Arraunaren Olinpiadak. Argia.com[Betiko hautsitako esteka]
- 1 2 3 Donostiako Bandera. Historia. Donostiako Udal Webgunea. (Gaztelaniaz)
- â Urte bitarte horretako hainbat urtetan ez zen jokatu banderarik. Gainera, Donostiak ez zuen errekorra handitzeko aukerarik izan, 1895ko edizioan ez zitzaiolako parte hartzen utzi, beste herriak apunta zitezen animatzeko. (AGUIRRE, Rafael (2002): 20 or.)
- â «Donostiarrak ez du sailkapen zuzena edukiko emakumezkoen Kontxako Banderan aurrerantzean» Irutxuloko Hitza 2025-05-13.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
- OBREGĂN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala
- Kontxako Banderaren webgune bat, urte guztietako parte hartzaileak, denborak eta bestelako datuak eskaintzen ditu.
- (Gaztelaniaz) Kontxako Banderari buruzko dokumentala ikusgai. Canal+. Youtube.com
- Argazki galeria Kontxako Banderako argazki zahar ugari, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gure Gipuzkoa webgunean.