Edukira joan

Málaga

Málaga
Málaga
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
AlkateaFrancisco de la Torre Prados
Izen ofizialaMálaga
Jatorrizko izenaMálaga
Posta kodea29001–29018
INEk ezarritako kodea29067
HerriburuaMálaga
Geografia
Koordenatuak36°43′N 4°25′W / 36.72°N 4.42°W / 36.72; -4.42
Mapa
Azalera394,98 km²
Altitudea18 m
MugakideakAlhaurín de la Torre, Almogía, El Borge, Cártama, Colmenar, Comares, Moclinejo, Rincón de la Victoria, Torremolinos, Totalán eta Casabermeja
Demografia
Biztanleria599.063 (2025)
alt_left 310.376 (%52) (%48) 286.797 alt_right
Dentsitatea1.517 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. VIII. mendea
Telefono aurrizkia95
Hiri senidetuakTiro, Aaiun, Faro, Galveston, Melilla, Popayán, Zacatecas, Damasko, Palermo, Manila, Mobile, Miraflores, Passau, Aqaba eta Barranquilla
MatrikulaMA
malaga.eu

Málaga[1] (gaztelaniaz ˈmalaɣa ahoskatua) Espainiako seigarren hiririk populatuena da bai eta izen bereko probintziako hiriburua ere. Azken erroldaren arabera 599.063 biztanle zituen 395 km²-ko azaleran. Mediterraneo itsasoaren mendebaldeko muturrean kokaturik dago, Gibraltarko itsasartetik 100 km eskasera eta Málaga inguratzen duen kostaldeari Costa del Sol esaten zaio. Málagako metropoli eremuak 12 udalerri hartzen ditu eta 987.813 biztanle ditu. Espainiako bosgarren metropoli eremu handiena da[2].

Europako hiri zaharrenetako bat da Málaga, feniziarrek sortu baitzuten K.a. VIII mendean. Musulmanen garaian lau alditan izan zen Malagako Erresumako hiribua eta 1487an konkistatu zuten gaztelarrek. XIX. mendean Espainiako lehenengo hiri industriala bihurtu zen. 1960. eta 1970. hamarkadetan turismoaren boom-a iritsi zen. 2016an Europako kultura-hiriburutzarako hautagaia izan zen.

Málagaren aipamen zaharrenak indusketatan jasotako txanponetan aurkitzen dira. Haietan 𐤌𐤋𐤊𐤀 irakurtzen da, mlk gisa itzultzen dena. "Errege izan" esanahia izan lezake horrek.

Marín de Roa XVIII. mendeko historialariak Malaca hitzari "erregina" esanahia eman zion, hebreeraz מלכה (malcah) hitzak hori adierazten baitu. Beste hipotesi baten arabera Málaga sortu zutenak Tiro hiriko feniziarrak izan ziren eta haien jainko nagusia Melkart zen ("hiriko erregea") eta txanpon zaharretan tenplu baten irudia agertzen da. Horrek iradokitzen du Malaka izena jainko haren izenean jarri zela[3].

Málagako banderak kolore morea eta berdea ditu eta noski, «La verde y morada» ezizenaz ezagutzen da. Armarrian itsasertzeko labar batean bi gaztelu ikusten dira (Alcazaba eta Gibralfaro) eta Ziriako eta Paula hiriko patroien irudiak errezutan[4].

Málaga hiria sinbolizatzen duen lorea Biznaga malagueña da, jasmin sorta bat hain zuzen ere. Málagako Zinemaldiko saria esate baterako "La biznaga de oro" da[5].

Geografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Málaga Costa del Sol eskualdearen erdian dago Mediterraneo itsasoaren ondoan. Ipar-ekialdean Almogía eta Cártamarekin egiten du muga, iparraldean Casabermeja eta Almogíarekin, ipar-mendebaldean Comares eta Colmenarrekin, ekialdean Rincón de la Victoria, Totalán eta El Borgerekin, hegoaldean Mediterraneo itsasoarekin, mendebaldean Cártama eta Alhaurín de la Torrerekin eta hego-mendebaldean Torremolinosekin.

Hiru eremu desberdin hartzen ditu Málaga hiriak:

  • Hoya de Málaga: Guadalmedina eta Guadalhorce ibaien estuarioek osatzen duten lautada alubiala. Bertan kokatzen da hiriaren zati handiena.
  • Málagako mendiak: Hiriaren iparraldean kokaturik daude eta malda handia dute. Punturik altuena Pico Reina da (1032m)[6].
  • Guadalhorceren ibarra: Hiriaren mendebaldean zabaltzen den ibarra da.

Málagak klima azpitropikal mediterranearra dauka. Urteko batez besteko tenperatura maximoa 22,9 gradukoa eta minimoa 13,1 gradukoa da. Urtero 526mm jausten dira, batez ere udaberri eta udazkenean.

    Datu klimatikoak (Málaga)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.6 17.7 19.1 21.0 23.8 27.3 29.9 30.3 27.9 23.7 20.0 17.4 23.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.0 12.8 14.1 15.6 18.7 22.2 24.8 25.4 23.1 19.0 15.4 12.9 18.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.3 7.9 9.0 10.4 13.4 17.1 19.7 20.5 18.2 14.3 10.8 8.4 13.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81 55 49 41 25 12 2 6 16 56 95 88 526
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6 5 4 5 3 2 0 0 2 4 5 6 43
Eguzki orduak 172 178 218 229 282 302 338 309 247 213 173 158 2815
Iturria: World Meteorological Organization (UN),[7] Agencia Estatal de Meteorología

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Alhaurín de la Torre, Almogía, El Borge, Cártama, Colmenar, Comares, Moclinejo, Rincón de la Victoria, Torremolinos, Totalán eta Casabermeja.

Erromatar antzokia.

Málagako aurreneko kolonia K.a. 800-500 urteen artean izan zen Guadalhorce ibaiaren ahoan zgoen uharte batean, gaur egun Cerro del Villar izenaz ezagutzen dena[8]. Jatorrizko asentamendua bastetaniarrek ezarri zuten eta haren gainean eraiki zuten feniziarrek Malaka kolonia, izan ere itsasontziak ainguratzeko leku egokia baitzen eta zilar eta kobre meategietatik hurbil baitzegoen.

Ondoren erromatarrek eskuratu zuten hiria eta izena latinizatu zuten, Malaca bihurtuz. Hiri konfederatua izendatu zuten eta lege kode berezia eman zioten, Lex Flavia Malacitana[9]. Garai hartatik erromatar antzokia eta termak gelditzen dira.

Erromatar Inperioaren gainbeherak herri germaniarrak erakarri zituen Iberiar penintsulara eta 411 urtean Málaga inguruko kostalde guztia suntsitu zuten. 552an Justiniano I.a enperadore bizantziarrak konkistatu zuen eta 555. urtean Spania probintzian sartu zuen. 614. urtean Sisebuto errege bisigodoak hartu zuen Malaca[10].

Alcazaba azpian eta Gibralfaroko gaztelua, izen bereko muinoaren gainean. Biak ere musulmanen garaian eraiki ziren.

VIII. mendearen hasieran arabiarrek konkistatu zuten Mālaqa (مالقة). Harresiak eraiki zituzten eta inguruan merkatari genovarren auzoa eta judutegia sortu ziren. Hammudtarren taifako hiriburu bihurtu zen, ondorengo urteetan beste hiru erreinu musulmanen hiriburua ere bai[10]. Ordukoak dira Alcazaba gotorlekua eta Gibralfaroko gaztelua, hiriko armarrian agertzen diren eraikin biak.

1487an Errege-erregina Katolikoek hiria setiatu eta konkistatu zuten. Andaluzian egindako setio luzeenetakoa izan zen. Mālaqa konkistatzea kolpe gogorra izan zen Granadako Erresumarentzat eta bost urtetara nazariek penintsulatik alde egin behar izan zuten.

XVI. mendean harresietatik kanpora eraikitako eliza eta komentuen inguruan populazioa biltzen hasia zen eta auzo berriak sortu ziren, La Trinidad eta Capuchinos, esate baterako[10]. XVII. mendea oso grabeheratsua izan zen, garai onak eta txarrak txandakatu baitziren. Merkataritzak garapen handia izan zuen baina izurriak, uholdeak, lurrikarak eta uzta txarrak tartekatu ziren garapena tarteka etenez.

XVIII. mendea oparoagoa izan zen eta Espainiako hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. Flandria, Ingalaterra eta Frantzia aldeko merkatariek egurra, ehunak eta garia salerosten zuten eta Málaga biziki aberastu zen[11]. Espainia hegoaldeko kapitain Generalaren egoitza bertan zegoen eta Mediterraneoaren defentsa eta Afrikako presondegien hornitzea Malagan antolatzen zen. 1704an Espainiak Gibraltar galdu zuenez Málagatik egiten zen itsasarteko kontrola.

Málagaren ikuspegia, XIX. mendean.

XIX. mendearen hasieran Iberiar Penintsulako Gerran paper garrantzitsua izan zuen, izan ere Bailéngo guduan Napoleonen armada Europan izandako lehen porrota jasan baitzuen. 1812an frantsesek hiria okupatu zuten eta zigor handiak ezarri zizkioten mendeku gisa.

Industria Iraultza gertatu zen eta Espainiako lehen hiri industriala izatera iritsi zen. Ondorengo hamarkadatan bigarren garrantzitsuena izaten jarraitu zuen Bartzelonaren atzetik. Málagako familia burges handiak agertu ziren, herrialdeko politikan eragin handia izan zutenak. Horren ondorioz Liberalek gobernua eskuratzeko zeresan handia izan zuen Málagak.

Amadeo I.a Savoiakoak Espainiako tronuari uko egiterakoan istilu handiak izan ziren espainian eta Málagan errepublikanismo federalak Málagako kantoia ezarri zuen. Langile klasea sektore aberatsen kontra oldartu zen. Bi hilabete iraun zituen autogobernaturiko ereduak. 1880. urtetik aurrera krisi ekonomiko latza iritsi zen, azukre industriak gainbehera larria izan zuen eta filoxerak mahastiak suntsitu zituen[12].

Industriak gainbehera jarraitu zuen mende berriaren hasieran eta oligarkia ahul bat zen kontrol politiko eta ekonomikoaren erantzule[13]. Langile mugimenduak eta errepublikanismoa indartu egin zen gizarteko sektore behartsuenetan. 1931ean Bigarren Errepublika izendatzerakoan komentu ugari erre ziren Málagan maiatzaren 10 eta 13 artean[14]. 1933an Espainiako Alderdi Komunistako lehen diputatua Málagatik atera zen[15]. "Málaga la Roja" ("Málaga gorria") ezizena eman zitzaion hiriari.

Espainiako Gerra Zibila lehertu zenean Málagak 1937ko otsailaren 7 arte eutsi zien tropa frankistei. Queipo de Llano generalak gidatu zuen erasoa eta tropa frankistek italiar boluntarioak izan zituzten alboan[16]. Hauen mendekua Espainia guztiko krudelenetakoa izan zen Málagan. 17.000 biztanle fusilatu zitzuten eta hobi komunetan lurperatu, San Rafael hilerrian esate baterako[17].

Frankismo garaian turismoaren boom-a etorri zen Costa del Sol guztian[18], baina malagar ugarik Espainiako beste tokitara edo Europara ere atera behar izan zuten lan bila[19].

1978. urtetik aurrera garapen ekonomiko eta kultural handia izan du Málagak eta gaur egun Andaluziako hirien artean jarduera ekonomiko handiena duena da.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barruti guztiak kokatzen dituen hiriko mapa.

Hiria hamaika barrutik osatzen dute eta hauek aldi berean beste hainbat auzotan banaturik daude:

  • 1. barrutia: Centro
  • 2. barrutia: Este
  • 3. barrutia: Ciudad Jardín
  • 4. barrutia: Bailén-Miraflores
  • 5. barrutia: Palma-Palmilla
  • 6. barrutia: Cruz de Humilladero
  • 7. barrutia: Carretera de Cádiz
  • 8. barrutia: Churriana
  • 9. barrutia: Campanillas
  • 10. barrutia: Puerto de la Torre
  • 11. barrutia: Teatinos-Universidad
Biztanleriaren tamainaUrtea530.000540.000550.000560.000570.000580.000590.000600.000610.0002000200520102015202020252030MálagaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 286.797 gizon, 310.376 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.01
 
100+
 
0.03
0.10
 
95-99
 
0.26
0.45
 
90-94
 
1.02
1.15
 
85-89
 
1.97
2.25
 
80-84
 
3.20
3.56
 
75-79
 
4.43
4.06
 
70-74
 
4.93
5.23
 
65-69
 
6.05
6.37
 
60-64
 
6.78
7.16
 
55-59
 
7.38
7.81
 
50-54
 
7.62
8.25
 
45-49
 
7.87
7.73
 
40-44
 
7.39
6.86
 
35-39
 
6.53
6.54
 
30-34
 
6.05
6.15
 
25-29
 
5.51
6.18
 
20-24
 
5.32
6.07
 
15-19
 
5.32
5.56
 
10-14
 
4.85
4.74
 
5-9
 
4.12
3.77
 
0-4
 
3.36
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[20]

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 61 udalerri berean jaioak ziren[21], probintziako batez bestekoaren (% 42,1) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak % 7,6 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 16,8 —probintzian % 24,2—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Málagako mapa
Udal
Esta
Udalerri berean · % 61Probintzia berean · % 6,9Erkidegoan · % 7,6Beste erkidegoa · % 7,6Estatutik kanpo · % 16,8
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 100.433 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 46,3)[22]. Jaiotza herrialde nagusiak Maroko, Argentina, Kolonbia dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 46,3Europa · % 25,5Afrika · % 22,4Asia · % 5,7Ozeania · % 0,1
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
9.678
8.427
5.226
5.159
3.136
4.565
2.483
4.515
2.842
3.535
2.433
3.900
1.347
1.557
1.331
1.370
853
1.247
1.172
896
819
1.245
977
1.056
862
994
749
1.051
677
865
648
798
560
802
828
413
328
861
476
468
444
472
421
440
366
466
618
179
316
437
132
405
192
300
256
234
417
71
314
154
346
98
390
18
227
172
198
199
174
147
125
84
84
97
128
33
75
22
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 261.857 etxebizitza zeuden: 218.245 (% 83,3) nagusiak eta 43.612 (% 16,7) ez-nagusiak.[23] Kontsumo elektrikoaren arabera, 16.853 (% 6,4) noizbehinkako erabilerakoak ziren eta 16.541 (% 6,3) hutsik zeuden.[24] Etxebizitza nagusien % 79,9 jabetzan zegoen eta % 13,5 alokairuan.[25] INEren estatistika esperimentalaren arabera, 2026ko maiatzean 8.288 etxebizitza turistiko zeuden udalerrian, guztira 34.724 plazarekin (4,19 plaza etxebizitzako).[26]

261.857etxebizitza
218.245etxegune
16.541hutsik (% 6,3)
8.288etxebizitza turistiko (2026) Málagako mapa

Etxebizitza multzoa Málagako mapa

218.245
43.612
Etxebizitza nagusia (218.245)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (43.612)

Erabilera-intentsitatea (kontsumo elektrikoa) Málagako mapa

228.463
Okupatuak (228.463)Noizbehinkakoak (16.853)Hutsik (16.541)

Jabetza egoera (etxebizitza nagusiak)

174.332
29.366
Jabetzan (174.332)Alokairuan (29.366)Beste erregimen bat (14.547)

Guztira 218.245 etxegune zeuden, eta horietatik 54.869 (% 25,1) pertsona bakarrekoak ziren.[27] Etxeguneen % 71,3 familia batek osatzen zuen eta % 3,2 familiarik gabeko etxegune anitzak ziren.[28]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 154.869
2 pertsona58.621
3 pertsona46.385
4 pertsona39.436
5 edo gehiago18.934

Etxeguneak motaren arabera

54.869
155.534
Pertsona bakarrekoa (54.869)Familia bakarrekoa (155.534)Familiarik gabeko etxegune anitza (6.971)Bi familia edo gehiago (871)

Etxebizitzen % 53,5 1980 baino lehen eraiki ziren, eta % 19,9 2001etik aurrera.[29] Etxebizitzen % 28,1 60 m²-tik beherako azalera zuten eta % 9,6 120 m²-tik gorakoa.[30]

Eraikuntza garaia

1900 aurretik2.091
1900-19202.645
1921-19403.381
1941-19503.505
1951-19608.580
1961-197049.956
1971-198069.920
1981-199032.174
1991-200031.334
2001-201045.736
2011-20206.349

Azalera erabilgarria

< 30 m²2.754
30-45 m²18.424
46-60 m²52.391
61-75 m²75.052
76-90 m²45.889
91-105 m²27.435
106-120 m²13.954
121-150 m²12.199
151-180 m²5.024
> 180 m²7.804

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 511.988 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 33,3 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 20,5; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 31,4; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 14,8.[31] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 30,6 zen 2021ean eta % 33,3 2024an; beraz, 2,6 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 16,7 izatetik % 14,8 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 34,5 ziren, eta gizonen artean % 31,9; 2,5 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 16,7 eta gizonen % 12,8 ziren. Azken alde hori, neurri handi batean, adin-egituraren isla izan ohi da: adineko biztanleen artean emakumeak gehiago dira, eta belaunaldi horietan ohikoagoa zen ikasketak goiz uztea.

511.988biztanle 15 urte edo +, 2024
% 33,3goi-mailako ikasketak+2,6 puntu 2021etik mapa
% 14,8lehen hezkuntza edo gutxiago−1,9 puntu 2021etik mapa
% 11,4ikasten ari dira, 2024
% 14,8
% 31,4
% 20,5
% 33,3
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 14,8Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 31,4Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 20,5Goi-mailako ikasketak · % 33,3
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Málagako mapa

Xeheago, goi-mailako ikasketak zituztenen % 76,1 unibertsitate-tituludunak ziren (gradua, diplomatura, lizentziatura, masterra edo doktoretza), eta % 23,9 goi-mailako lanbide-heziketakoak. Guztira, 7.966 pertsonak zuten doktore-titulua. Bigarren etapakoen artean, batxilergoa zutenak % 57,3 ziren, eta erdi-mailako lanbide-heziketa zutenak % 42,7. Ikasketarik gabekoak, azkenik, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 4,8 ziren.[31]

Ikasketa-maila xehatua
Ikasketarik gabe
% 4,8
DBH eta antzekoak
% 31,4
Erdi-mailako LH
% 8,8
Goi-mailako LH
% 7,9
Graduak (≤240 ECTS), diplomaturak
% 10,9
Graduak (>240 ECTS), lizentziaturak
% 8,9
Masterrak eta espezialitateak
% 4,1
Ehunekoak 15 urte edo gehiagoko biztanle guztien gainekoak dira; koloreak goiko barrako lau maila nagusiei dagozkie.
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Málaga, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak170.323% 33,377.560% 31,992.763% 34,5
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa105.110% 20,553.059% 21,852.051% 19,3
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)160.541% 31,481.125% 33,479.416% 29,5
Lehen hezkuntza edo gutxiago76.014% 14,831.100% 12,844.914% 16,7
Guztira511.988% 100,0242.844% 100,0269.144% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Málaga, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 30,6% 20,1% 32,5% 16,7493.248
2022% 31,6% 20,2% 32,4% 15,8495.538
2023% 32,5% 20,4% 31,7% 15,4504.984
2024% 33,3% 20,5% 31,4% 14,8511.988

Ikasten ari direnak

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 11,4 ikasten ari zen (58.524 pertsona).[32] Ikasten ari zirenetatik, % 48,2 goi-mailako ikasketetan zebilen, % 28,0 batxilergoan, % 16,7 erdi-mailako lanbide-heziketan eta % 5,3 DBHn edo antzekoetan. Sexuaren arabera, ikasten ari ziren emakumeen % 49,8 goi-mailako ikasketetan zebilen, eta gizonen % 46,4; erdi-mailako lanbide-heziketan, aldiz, gizonen % 16,7 eta emakumeen % 16,8. Adinaren arabera, 15–19 urtekoen % 85,4 ikasten ari zen, 20–24 urtekoen % 41,0 eta 25–29 urtekoen % 13,9; 30 urtetik gorakoen artean, berriz, % 2,8 baino ez.[33] 20–24 urtekoen artean, emakumeen % 39,4 ari zen goi-mailako ikasketak egiten, eta gizonen % 30,6.

Ikasten ari direnak, adin-taldeka
15–19 urte
% 85,4
20–24 urte
% 41,0
25–29 urte
% 13,9
30–34 urte
% 7,6
35–39 urte
% 5,4
40–44 urte
% 4,3
45–49 urte
% 3,7
50–54 urte
% 2,7
55 urte edo +
% 0,8
Egiten ari diren ikasketa-maila
Maila zehaztu gabe
% 1,1
Goi-mailako ikasketak
% 48,2
Erdi-mailako LH
% 16,7
Batxilergoa
% 28,0
DBH eta antzekoak
% 5,3
Lehen hezkuntza edo beheragokoa
% 0,7
Ezkerrean, adin-talde bakoitzean ikasten ari direnen ehunekoa; eskuinean, ikasten ari direnen banaketa mailaren arabera (2024).

Jaiolekuaren arabera

2024an, 15 urte edo gehiagoko biztanleen % 83,1 estatuan jaio zen, eta % 16,9 atzerrian.[31] Ikasketa-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 32,9 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 9,6; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 27,1 eta % 28,8, hurrenez hurren. Estatuan jaiotako emakumeen artean, goi-mailako ikasketak zituztenak % 35,5 ziren eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 13,8; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 29,4 eta % 30,6, hurrenez hurren.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 32,9
Goi-mailakoak
% 27,1
% 22,1
Batx. / erdi LH
% 20,8
% 35,4
DBH
% 23,4
% 9,6
Lehen H. edo gutx.
% 28,8
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 35,5
Goi-mailakoak
% 29,4
% 18,8
Batx. / erdi LH
% 21,8
% 31,8
DBH
% 18,2
% 13,8
Lehen H. edo gutx.
% 30,6
Ehuneko bakoitza jatorri- eta sexu-taldearen barnekoa da (2024).

Ikasten ari zirenei dagokienez, 2024an estatuan jaiotako 15 urte edo gehiagokoen % 12,2 ari zen ikasten, eta atzerrian jaiotakoen % 7,5.[32] Ikasten ari zirenen artean, goi-mailako ikasketetan zebiltzanak % 48,7 ziren estatuan jaiotakoetan eta % 44,5 atzerrian jaiotakoetan. Konparazio hauek ez daude adinaren arabera doituta: talde bakoitzaren adin-egiturak (gazteen proportzioak, batez ere) eragin handia du emaitzan.

Jatorriari dagokionez %8,43 atzerritarrak dira, 47.925 biztanle (2011ko erroldaren arabera). Gehienak Maroko, Paraguai, Errumania, Ukraina, Argentina, Nigeria, Italia eta Txinatik etorri dira[34]. Ijitoek biztanlegoaren %2a osatzen dute. Málaga kaloeraz "Chorrigan"esaten da[35].

Erlijioeri dagokionez katolikoak dira malagar gehienak. Bigarren erlijioa islama da, magrebtarrak dira bereziki. Málagako juduen komunitateak 1.500 urte inguru ditu eta Espainiako handienetakoa da[36].

Málagako udaletxea.

Málagako udaletxerako aurreneko hauteskunde demokratikoak 1979an izan ziren. 1995 artean PSOE izan zen agintean eta ordutik aurrera Alderdi Popularra (PP) izan da nagusi. Honako hauek izan dira Málagako alkateak:

  • Pedro Aparicio Sánchez - PSOE (1979-1995)
  • Celia Villalobos Talero - PP (1995-2000)
  • Francisco de la Torre Prados - PP (2000- )

Aipatzekoa da Málagak kontsulatu ugari izan dituela. Hirian kontsulatuak izatearen aurreneko aipamena 1643koa da eta gaur egun 38 herrialdetako kontsulatuak daude Málagako udalerriaren barnean. Aipagarrienak Estatu Batuak, Erresuma Batua, Alemania, Saudi Arabia, Brasil, Kanada, herbehereak, Maroko, Portugal, Turkia, Belgika, Danimarka, Txile, Norvegia, Suitza, Peru...

Andaluzia mailan jarduera ekonomiko handiena duen hiria da, eta Espainiar estatuko laugarrena (La Caixako Urtekari ekonomikoa 2011)[37].

Turismoa da nagusi. Zerbitzuen sektorea ere oso garrantzitsua da, teknologia berriei dagokienez batez ere. Andaluziako parke Teknologikoa eraiki zen 1992. urtean Campanillas auzoan.

Udalerriak azalera handia badu ere nekazaritzarako erabiltzen den eremua oso murritza da. Arrantza ordea garrantzi handiko jarduera da. 503 arrantza ontzi daude Málagan matrikulatuta.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 14.753 euro-koa zen[38], eta etxegune bakoitzeko 38.950 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (13.737 euro) gainetik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.948 euro) azpitik. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 18.550 euro zen. Errenta gordina 18.019 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 58,2[39]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 19,1), beste diru-sarrerak (% 14,2), langabezia-prestazioak (% 1,8), beste prestazioak (% 6,6).

58%
19%
14%
Soldata · % 58,2Pentsioak · % 19,1Langabezia · % 1,8Beste prestazioak · % 6,6Beste sarrerak · % 14,2
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[40][oh 1]. Udalerrian indizea 32,4 da, probintziakoaren (32,6; Málagako mapa) parean eta Espainiakoaren (31,9) parean. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 2,7 da, probintziakoaren (2,7; Málagako mapa) parean eta Espainiakoaren (2,6) gainetik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Málaga udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 283.299 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 56,1; gainerako % 43,9 inaktibo zeuden (beste inaktiboak % 43,2, erretiratuak % 41,6 eta ikasleak % 15,2).[41] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 16,9 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 58,4 zen eta emakumezkoena % 54,0; langabezia-tasa, aldiz, % 13,7 eta % 20,0 zen, hurrenez hurren.[41]

Okupatuen kopurua 229.170 zen 2023ean, 2021eko 206.366etik gora.[42] Emakumeek okupatuen % 48,5 osatzen dute, eta gizonek % 51,5.

229.170okupatu, 2023+% 11,1 2021etik
% 48,5emakumeak okupatuen artean
% 56,1jarduera-tasa, 2024
% 16,9langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 46,6
% 9,5
% 18,3
% 19,0
Okupatuak · % 46,6Langabeak · % 9,5Ikasleak · % 6,7Erretiratuak · % 18,3Beste inaktiboak · % 19,0
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Málaga, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak235.475% 46,6120.635% 50,4114.840% 43,2
Langabeak47.824% 9,519.129% 8,028.695% 10,8
Inaktiboak221.890% 43,999.559% 41,6122.331% 46,0
Guztira505.189% 100,0239.323% 100,0265.866% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 87,7), eraikuntza (% 6,0), industria (% 5,6) eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 0,7).[42] Xeheago, jarduera-adarrik handiena merkataritza da (% 16,9), ondoren ostalaritza (% 10,5) eta osasuna eta gizarte-zerbitzuak (% 10,4) datoz.

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Málagako mapa
% 87,7
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 0,7Industria · % 5,6Eraikuntza · % 6,0Zerbitzuak · % 87,7
Jarduera-adar zehatzak
Merkataritza
% 16,9
Ostalaritza
% 10,5
Osasuna eta gizarte-zerbitzuak
% 10,4
Administrazio-jarduera lagungarriak
% 8,6
Hezkuntza
% 8,5
Administrazio publikoa
% 6,5
Jarduera profesionalak
% 6,5
Eraikuntza
% 6,0
Gainerako 13 jarduera-adarrak
Garraioa eta biltegiratzea
% 5,1
Manufaktura-industria
% 4,4
Informazioa eta komunikazioak
% 4,1
Beste zerbitzu batzuk
% 3,3
Etxeetako jarduerak
% 2,5
Jarduera artistikoak eta aisialdikoak
% 2,3
Finantza- eta aseguru-jarduerak
% 1,8
Ur-hornidura eta hondakinak
% 1,1
Higiezinen jarduerak
% 1,0
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza
% 0,7
Energia elektrikoa eta gasa
% 0,1
Lurraldez kanpoko erakundeak
% 0,0
Erauzketa-industriak
% 0,0

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 49,2; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 34,8), eta oinarrizko okupazioak % 11,9.[43] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 52,1 eta emakumeen % 46,2).

% 34,8
% 49,2
% 11,9
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 34,8Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 49,2Oinarrizko okupazioak · % 11,9Ez dago jasota · % 4,0
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Málaga, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak79.756% 34,839.885% 33,839.871% 35,8
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak112.849% 49,261.419% 52,151.430% 46,2
Oinarrizko okupazioak27.330% 11,911.432% 9,715.898% 14,3
Ez dago jasota9.235% 4,05.194% 4,44.041% 3,6
Guztira229.170% 100,0117.930% 100,0111.240% 100,0

Okupatuen % 85,5 besteren konturako langileak dira, eta % 14,5 norberaren konturakoak.[44]

% 11,4
% 73,6
% 11,9
Norberaren kontura, langileak dituena · % 3,2Norberaren kontura, langilerik gabe · % 11,4Besteren kontura, finkoa/mugagabea · % 73,6Besteren kontura, aldi baterakoa · % 11,9
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Málaga, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura33.262% 14,520.647% 17,512.615% 11,3
Besteren kontura195.908% 85,597.283% 82,598.625% 88,7
Guztira229.170% 100,0117.930% 100,0111.240% 100,0

Jaiolekuaren arabera

Jarduera

16 urte edo gehiagokoen % 83,9 estatuan jaio zen, eta % 16,1 atzerrian.[41] Jarduera-egoerak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 50,8 okupatuak dira, % 24,5 erretiratuak, % 8,8 bestelako inaktiboak, % 8,5 langabeak eta % 7,5 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 45,3 okupatuak dira, % 34,5 bestelako inaktiboak, % 8,7 langabeak, % 7,3 erretiratuak eta % 4,2 ikasleak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 43,1 okupatuak dira, % 21,7 bestelako inaktiboak, % 17,0 erretiratuak, % 11,4 langabeak eta % 6,8 ikasleak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 39,2 okupatuak dira, % 37,7 bestelako inaktiboak, % 11,8 langabeak, % 6,4 erretiratuak eta % 5,0 ikasleak.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 50,8
Okupatuak
% 45,3
% 8,5
Langabeak
% 8,7
% 7,5
Ikasleak
% 4,2
% 24,5
Erretiratuak
% 7,3
% 8,8
Beste inakt.
% 34,5
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 43,1
Okupatuak
% 39,2
% 11,4
Langabeak
% 11,8
% 6,8
Ikasleak
% 5,0
% 17,0
Erretiratuak
% 6,4
% 21,7
Beste inakt.
% 37,7
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Okupazioa

Okupatuen % 85,3 estatuan jaio zen, eta % 14,7 atzerrian.[43] Okupazio-egiturak alde nabarmenak ditu jatorriaren arabera. Estatuan jaiotako gizonen artean, % 51,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 35,2 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 8,9 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 53,8 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 25,7 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 14,5 oinarrizko okupazioetakoak. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 46,7 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 38,3 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari eta % 11,5 oinarrizko okupazioetakoak; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 43,6 langile kualifikatu edo maila baxuko ofizial dira, % 30,1 oinarrizko okupazioetakoak eta % 21,9 zuzendari edo goi eta erdi mailako teknikari.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 35,2
Goi eta erdi maila
% 25,7
% 51,8
Langile kualifikatuak
% 53,8
% 8,9
Oinarrizko okup.
% 14,5
% 4,1
Ez dago jasota
% 6,0
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 38,3
Goi eta erdi maila
% 21,9
% 46,7
Langile kualifikatuak
% 43,6
% 11,5
Oinarrizko okup.
% 30,1
% 3,5
Ez dago jasota
% 4,4
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-egitura antzekoa da jatorri bien artean.[45] Estatuan jaiotako gizonen artean, % 81,5 zerbitzuetan ari dira, % 9,8 eraikuntzan eta % 8,1 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 77,5 zerbitzuetan ari dira, % 14,5 eraikuntzan, % 4,8 industrian eta % 3,2 nekazaritzan. Emakumeen kasuan, estatuan jaiotakoen artean % 94,6 zerbitzuetan ari dira, % 3,6 industrian; atzerrian jaiotakoen artean, berriz, % 96,2 zerbitzuetan ari dira, % 2,4 industrian.

Gizonak
Estatua
Atzerria
% 0,6
Nekazaritza
% 3,2
% 8,1
Industria
% 4,8
% 9,8
Eraikuntza
% 14,5
% 81,5
Zerbitzuak
% 77,5
Emakumeak
Estatua
Atzerria
% 0,4
Nekazaritza
% 0,4
% 3,6
Industria
% 2,4
% 1,4
Eraikuntza
% 0,9
% 94,6
Zerbitzuak
% 96,2
Ehuneko bakoitza jatorri-taldearen barnekoa da.

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 668 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 6.344 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[46][oh 2]. Udalerriaren azalera 395 km² denez, NAE lurraldearen % 16,1 da[47]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 66,7 arbolak (4.230 ha, 611 ustiategitan), % 27,9 larre iraunkorrak (1.767 ha, 126 ustiategitan), % 5,4 lur goldagarria (342 ha, 95 ustiategitan), norberaren kontsumorako baratzeak (2,6 ha, 109 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (2,3 ha, 6 ustiategitan)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
16%
84%
NAE · 6.344 ha (% 16,1)Gainerako azalera · 33.154 ha (% 83,9)
NAE, lur-erabileraren arabera
28%
67%
Lur goldagarria · 342 ha (% 5,4)Larre iraunkorrak · 1.767 ha (% 27,9)Arbolak · 4.230 ha (% 66,7)Baratzeak · 2,6 ha (< % 0,1)Berotegiak · 2,3 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 245 behi, 9.560 ardi eta ahuntz, 17.536 txerri eta 179.502 hegazti (probintziako kopururik handiena) zeuden[48].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 350.450 gidari zeuden erroldatuta: 196.514 gizon (% 56,1) eta 153.936 emakume (% 43,9)[49]. Biztanleen % 58,7 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 440.898 ibilgailuk osatzen zuten: 280.216 turismo, 80.545 motozikleta, 24.786 ziklomotor, 24.132 furgoneta eta 21.180 kamioi[49]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 469 turismokoa zen, probintziako (524) eta Espainiako (525) batez bestekoen azpitik.

Turismoen batez besteko adina 12,4 urtekoa zen; turismoen % 11,9k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 10,7k 25 urte baino gehiago[49]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 55,6 gasolinazko zen eta % 42,7 diesel; 5.044 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 1,2; probintzian % 1). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 6,9k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 24,5k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
42%
27%
24%
0 etiketa · 7.315 (% 1,7)ECO · 22.810 (% 5,2)C etiketa · 184.050 (% 42,1)B etiketa · 116.080 (% 26,5)Etiketarik gabe · 107.044 (% 24,5)
Turismoak, adinaren arabera
12%
17%
25%
36%
11%
< 4 urte · 33.481 (% 11,9)4–8 urte · 46.664 (% 16,7)8–15 urte · 69.944 (% 25)15–25 urte · 100.147 (% 35,7)≥ 25 urte · 29.980 (% 10,7)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).
Málaga-Costa del Sol aireportua.

Málaga-Costa del Sol aireportua 1946an inauguratu zen eta gaur egun Espainiako hirugarren erabiliena da madril eta Bartzelonakoaren ondoren. 2018an 141.313 hegaldi izan zituen eta 19 milioi bidaiari hartu zituen. Hauetatik 16 milioi nazioarteko hegaldietan iristi ziren[50].

Aireportua Malaga–Maria Zambrano tren geltokiarekin eta Málagako autobus geltokiarekin loturik dago. Tren geltoki honetara Kordobatik datorren abiadura handiko trena ere iristen da[51].

Málagako portua Espainia hegoaldeko itsas-portu garrantzitsuena da. Gurutzontzi turistikoei dagokionez espainiar estatuko bigarren portua da, Bartzelonakoaren atzetik. 2010ean 659.123 bidaiari jaso zituen gurutzontzietan. Egunerokoan Melilla hiriarekin lotzen duen ferrya dago, urtero 300.000 bidaiaritik gora eramaten dituena[52].

Hirian mugitzeko autobus urbanoak eta taxiak izateaz gain metroa ere badu. Bi linea ditu; 1. linea mendebaldetik ekialdera doa eta 2. linea iparraldetik hegoaldera[53]. 2013an bizikleta prestamo zerbitzua ezarri zen, Málagabici izenaz ezagutzen dena[54].

Málagako Unibertsitatea (UMA) 1972. urtean sorturiko unibertsitate publikoa da. 40.000 ikasle ditu eta 2.450 irakaslek egiten dute lan. 63 gradu eta 120 graduondoko eskeintzen ditu[55]. Errektoregoa zentro historikoan dago, antzinako Correos eta Telégrafos eraikinean[56], baina erdigunetik kanpo bi campus ditu; Teatinos eta El Ejido.

Málagan Haur eta Lehen Hezkuntzako 82 ikastetxe daude, Bigarren Hezkuntzakoak 35 eta Helduen Hezkuntzako 13.

Pablo Picassoren omenezko eskultura, Málagan.

XX. mendeko historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran jarduera kultural handia zegoen Málagan. Artistarik ezagunena Pablo Picasso margolaria izan zen. Gerra Zibilak ordea jarduera guzti hori eten zuen.

1954an Liburu azoka jarri zen marxan eta 1968an Litoral kultur aldizkaria atera zen. 1970. hamarkadan Málagako Unibertsitatea sortu zen eta honek bultzada berria eman zion hiriko kulturgintzari. 1990an Cervantes Antzokia berreskuratu zen eta Orkestra Filarmonikoa sortu zen. 1998tik aurrera Espainiako Zinemaren Jaialdia ospatzen da Málagan[57].

2003an Museo Picasso Málaga inauguratu zen. Espainia hegoaldeko museoen artean bisitatuena da. 2015ean Málagako Pompidou Zentroa inauguratu zen.

2016an Europako kultura-hiriburu izateko saiakera egin zen baina Donostiak lortu zuen titulu hori[58].

Jaiak eta jaialdiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Málagako Feria.

Málagako Aste Santua deklaratu zuten nazioarteko interes turistikodun jaia. Abuztuan Málagako Feria ospatzen da. Astebete irauten du eta udako jai garrantzitsuenak dira. Beste jai egun batzuk Eguberriak, Dan Juan gaua, Ihauteriak eta Maiatzeko gurutzeak dira.

Mediterraneoko dietan oinarritzen da Málagako gastronomia. Itsas-portu handia duenez arrainak eta itsaskiak dira bereziki kontsumitzen direnak; boquerones (antxoak), jureles (txitxarroak), barbarinak, olagarroak eta txibiak.

Beste plater tipiko batzuk honako hauek dira: fideo lapikoa, gazpatxoa, gazpachuelo (arrain zopa antzeko bat), migas (ogi-mamiak), entsalada malagarra, ajoblanco eta porra antequerana[59].

Martín Carpena kirol-jauregia.

Málaga C.F. da hiriko futbol taldea. 1904an sortu zen eta 27 denboraldi egin ditu Espainiako lehen mailan, azkena 2017-18an. La Rosaleda estadioan jokatzen ditu etxeko partidak. Hiriko beste talde ezaguna El Palo FC da, 2013-15 artean Bigarren B mailan jokatu zuena[60].

Saskibaloiak ere jarraitzaile ugari ditu. Hiriko tadea Unicaja Málaga da eta José María Martín Carpena kirol-jauregian jokatzen ditu paridak. 2005-06 denboraldian ACB ligako txapelduna izan zen eta birritan izan da bigarrena. Europan ere tituluak lortu ditu, Korac Kopa (2001) eta Eurocup (2017).

Ciudad de Málaga estadioan Europako Atletismo Kopa jokatu zen 2006an eta Centro Acuático de Málagan Europako Waterpolo txapelketa 2008an.

Arraunketa tradizionalak ere badu bere tokia. Jábega estropadak egiten dira, andaluziako tostako txalupa da. Espainiako Llaüt Txapelketan hartzen dute ondoren. Hiriko taldea Real Club Mediterráneo da eta bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, hiru gizonezkotan eta bi emakumezkotan[61]. RC Mediterraneoren instalakuntzetan 1943tik "Trofeo Su Majestad el Rey" belaotzien estropada jokatzen da urtero[62].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Málagako katedrala.

Málagako multzo historikoa Kultura ondasun izendatu zen 1970ko martxoaren 12an. Feniziarrek, kartagotarrek, erromatarrek eta arabiarrek aztarna ugari utzi zituzten bertan. Malagako Erdigune Historikoan dauden eraikin aipagarrienak honako hauek dira:

Zentro historikoan dagoen kale nagusia Alameda Principal da, XVIII. mendean ezarri eta auzoa ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duena. Baditu hainbat eraikin aipagarri; Guardiaren etxe zaharra, Edipsa eraikina eta Hans Christian Andersen idazle daniarrak ostatu hartu zuen etxea[67]. Andersenen estatua bat dago ondoan. Alameda Principalarekiko perpendikular Marques de Larios kale estua dago, 1891n eraiki zen Plaza Nagusia eta Málagako itsas-portua lotzeko. Alcazabaren azpian Aduanaren jauregia (gaur egun Málagako Museoa dena) eta Málagako udaletxea daude eta Haien aurrean dagoen parke zabal batek banatzen ditu Málagako itsas-portutik.

Pablo Picasso margolaria malagarra izanik haren jaiotetxea[68] eta Museo Picasso Málaga ere kontuan hartzekoak dira[69].

Malagar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia. (2006-10-27). Espainiako Erresumako Autonomia-Erkidegoen, Probintzien eta Probintzia-Hiriburuen izenak. .
  2. ↑ (Gaztelaniaz) «La población crece un 25% en la última década gracias al empuje del área metropolitana» Diario Sur 2011-07-06 (kontsulta data: 2022-08-30).
  3. ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2011-12-08 (kontsulta data: 2022-08-30).
  4. ↑ «Patronosdemalaga.es - Piadosa Congregación en Honor de Ciriaco y Paula, Santos Patronos de Málaga» web.archive.org 2009-05-16 (kontsulta data: 2022-08-30).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) «25 Festival de Málaga: todas las biznagas de oro» Diario Sur 2022-03-25 (kontsulta data: 2022-08-30).
  6. ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Málaga. (2020-11-14). «Rutas para subir a los Montes de Málaga sin romper el perímetro» Málaga Hoy (kontsulta data: 2022-08-30).
  7. ↑ Weather Information for Málaga. .
  8. ↑ «Cerro del Villar, de enclave comercial a periferia urbana: dinámicas coloniales en la bahía de Málaga entre los siglos VIII y VI a.C.» www.academia.edu (kontsulta data: 2022-08-30).
  9. ↑ Lecuona, Emilio. (00/2001). «JORNADAS DE ESTUDIO POR EL 150 ANIVERSARIO DEL HALLAZGO DE LA LEX FLAVIA MALACITANA (26-27 DE OCTUBRE DE 2001)» Revista de estudios histórico-jurídicos (23): 709–711.  doi:10.4067/S0716-54552001002300041. ISSN 0716-5455. (kontsulta data: 2022-08-30).[Betiko hautsitako esteka]
  10. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Visita Málaga» visita.malaga.eu 2022-08-30 (kontsulta data: 2022-08-30).
  11. ↑ Sanjuán, Joaquín Gil; Colosía, María Isabel Pérez de. (2004). «Sevilla y Málaga en tiempos de Velázquez» Baética: Estudios de Historia Moderna y Contemporánea (26): 307–320. ISSN 0212-5099. (kontsulta data: 2022-08-30).
  12. ↑ «Fundación Picasso Málaga | Casa Natal» web.archive.org 2009-04-14 (kontsulta data: 2022-08-30).
  13. ↑ «Málaga, historia de un siglo» servicios.diariosur.es (kontsulta data: 2022-08-30).
  14. ↑ «1900» servicios.diariosur.es (kontsulta data: 2022-08-30).
  15. ↑ «Historia» web.archive.org 2009-04-20 (kontsulta data: 2022-08-30).
  16. ↑ «Málaga 1937. Nunca más» web.archive.org 2009-02-24 (kontsulta data: 2022-08-30).
  17. ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Málaga. (2008-08-18). «El "holocausto de Málaga"» Málaga Hoy (kontsulta data: 2022-08-30).
  18. ↑ «Málaga, historia de un siglo» servicios.diariosur.es (kontsulta data: 2022-08-30).
  19. ↑ Cano, Damián López. (1973). «La emigración malagueña a Europa, 1961-70» Cuadernos geográficos de la Universidad de Granada (3): 55–76. ISSN 0210-5462. (kontsulta data: 2022-08-30).
  20. ↑ (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  21. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Málaga.tab.
  22. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Málaga.tab.
  23. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  24. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak erabilera-intentsitatearen arabera (kontsumo elektrikoa)» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  25. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza nagusiak jabetza-erregimenaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitza turistikoak, plazak eta plazak etxebizitza turistiko bakoitzeko. Udalerriak» Etxebizitza turistikoen kopuruaren neurketa (estatistika esperimentala) (Espainiako Estatistika Institutua).
  27. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  28. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  29. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak eraikuntza-urtearen arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  30. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak azaleraren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  31. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  32. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  33. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo, edad (grupos quinquenales) y nivel de estudios en curso (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  34. ↑ (Gaztelaniaz) «Población por sexo, municipios y nacionalidad (principales nacionalidades).» INE (kontsulta data: 2022-08-30).
  35. ↑ «M�laga en cal� se dice Chorrigan. SUR.es» web.archive.org 2016-03-05 (kontsulta data: 2022-08-30).
  36. ↑ (Gaztelaniaz) «Casi 1.500 años de presencia» Diario Sur 2007-05-05 (kontsulta data: 2022-08-30).
  37. ↑ «laCaixa.es - anuario económico» web.archive.org 2014-01-26 (kontsulta data: 2022-08-30).
  38. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Málaga.tab.
  39. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Málaga.tab.
  40. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  41. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y relación con la actividad (agrupado) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  42. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y actividad económica (1 letra) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  43. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y ocupación (agregada) (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  44. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  45. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo, lugar de nacimiento (España/extranjero) y rama de actividad (Municipios de 500 habitantes o más)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  46. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Málaga.tab (Wikimedia Commons).
  47. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q8851.
  48. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Málaga.tab (Wikimedia Commons).
  49. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Málaga.tab (Wikimedia Commons).
  50. ↑ (Gaztelaniaz) «El aeropuerto supera por primera vez en 2018 la barrera de 19 millones de pasajeros» Diario Sur 2019-01-14 (kontsulta data: 2022-08-31).
  51. ↑ «LAV Córdoba - Málaga - Ferropedia» web.archive.org 2016-03-30 (kontsulta data: 2022-08-31).
  52. ↑ (Gaztelaniaz) «Travesías en Ferry de Málaga a Melilla - Reservar un ferry de Málaga a Melilla» www.directferries.es (kontsulta data: 2022-08-31).
  53. ↑ (Gaztelaniaz) Ideanto, Sergio Lima, Rafael Rubio by. «Metro de Málaga» Metro de Málaga (kontsulta data: 2022-08-31).
  54. ↑ (Gaztelaniaz) Málagabici – Empresa Malagueña de Transportes. (kontsulta data: 2022-08-31).
  55. ↑ «Inicio - Universidad de Málaga» www.uma.es (kontsulta data: 2022-08-31).
  56. ↑ (Gaztelaniaz) «Rectorado de la Universidad de Málaga. Antiguo Edificio de Correos. Sala de Exposiciones - Monumentos» visita.malaga.eu 2022-08-31 (kontsulta data: 2022-08-31).
  57. ↑ «Festival de Málaga» festivaldemalaga.com (kontsulta data: 2022-08-31).
  58. ↑ «OPHE/Capital Cultural Europea/Candidaturas/Málaga» www.ugr.es (kontsulta data: 2022-08-31).
  59. ↑ «Webmalaga.com, Málaga en la Red: La web de Málaga - Gastronomía» web.archive.org 2014-04-25 (kontsulta data: 2022-08-31).
  60. ↑ «Web oficial cd el palo. Futbol 2ª division B grupo VI.» web.archive.org 2013-08-02 (kontsulta data: 2022-08-31).
  61. ↑ (Gaztelaniaz) Mediterráneo, Real Club. (2019-05-27). «El Real Club Mediterráneo, Campeón de España de Banco Fijo Llaut 2019» Real Club Mediterráneo (kontsulta data: 2022-08-31).
  62. ↑ (Gaztelaniaz) Mediterráneo, Real Club. (2013-04-01). «TROFEO SM EL REY - LXXI REGATA DE INVIERNO» Real Club Mediterráneo (kontsulta data: 2022-08-31).
  63. ↑ «Enclave Arqueológico Teatro Romano de Málaga | Enclaves Culturales de Andalucía» www.juntadeandalucia.es (kontsulta data: 2022-08-30).
  64. ↑ Sell, Fanny de Carranza. (2011). «La alcazaba de Málaga. Historia a través de su imagen» Péndulo : Revista de Ingeniería y Humanidades (22): 54–73. ISSN 1132-1245. (kontsulta data: 2022-08-30).
  65. ↑ (Gaztelaniaz) «Alcazaba y Castillo de Gibralfaro» Alcazaba y Castillo de Gibralfaro (kontsulta data: 2022-08-30).
  66. ↑ (Gaztelaniaz) malaga. Catedral de Málaga – Santa Iglesia Catedral Basílica de la Encarnación. (kontsulta data: 2022-08-30).
  67. ↑ (Gaztelaniaz) «Estatua de Hans Christian Andersen - Monumentos» visita.malaga.eu 2022-08-30 (kontsulta data: 2022-08-30).
  68. ↑ «Fundación Picasso Málaga | Casa Natal» web.archive.org 2013-05-14 (kontsulta data: 2022-08-30).
  69. ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio» Museo Picasso Málaga (kontsulta data: 2022-08-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]