Segobriga
| Segobriga | |
|---|---|
| Kultura ondasuna | |
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Cuencako probintzia |
| Udalerria | Saelices |
| Eskualdea | Q18239230 |
| Koordenatuak | 39°53′09″N 2°48′38″W / 39.8859°N 2.8105°W |
![]() | |
| Historia | |
| Garaia | K. a. V. mendea |
| Uztea | K. o. XII. mendea |
| Kultura | Zeltiberiarrak, erromatarrak |
Segobriga (gaztelaniaz: Segóbriga) jatorriz antzinako hiri zeltiberiarra da, Iberiar Penintsularen erdialdean (Saelices, Cuencako probintzia). Aztarnategi garrantzitsua, 1931ko ekainaren 3an Monumentu Nazional izendatutako Kultura Intereseko Ondasuna da gaur egun.
Caput Celtiberiae («Zeltiberiako hiriburua») izena eman zion Pliniok. Erromaren aliatua izan zen K.a. II. mendearen hasieratik aurrera, eta Viriatok hartu zuen K.a. 140. urtean. Carthago Novako (Cartagenako) herrialdearen barnean egon zen hiria Erromako inperioaren garaian.[1] Harresiaren, anfiteatroaren eta lapis specularis lortzeko inguruko meatzeen hondakinak daude ikusgai gaur egun;[2] baita bisigodoen garaiko basilika baten aztarnak ere.[3]
Sekobirikez edo Sekobirikes txanpona hiri honekin lotu ohi da, edo, hobe esanda, hiri erromatarra osatuko zuten indigenen aurreko kokalekuarekin.[4]
Toponimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren izena "segh/sego" erro zeltikoak eta "-briga" atzizkiek osatzen dute; beraz, izen zelta argienetako baten aurrean gaude.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anfiteatroaren ikuspegia.
- Termak.
- Nekropoli baten ikuspegia.
- Lucunda izeneko emakume esklaboari eskainitako hilarria.
- Munius Octavius Novatusen estatua eta inskripzioa
- Segobriga hiriko maketa Segobrigako Interpretazio zentruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Fernández, Rosario Cebrián (2017), «"Segobriga, civitas stipendiaria" (Plin. HN 3.25). Nuevos datos arqueológicos sobre el urbanismo inicial de la ciudad», Gerión. Revista de Historia Antigua (Gaztelaniaz), 35 (2): 471–489, doi:10.5209/GERI.59920, ISSN 1988-3080 (kontsulta data: 2025eko azaroaren 2a).
- ↑ Bernárdez Gómez, María José; Guisado di Monti, Juan Carlos (2007), «Las referencias al 'lapis specularis' en la "Historia natural" de Plinio el Viejo» (PDF), Pallas (75): 49–58, ISSN 0031-0387 (kontsulta data: 2025eko azaroaren 2a).
- ↑ Segóbriga – Parque Arqueológico de Segóbriga (Gaztelaniaz) (kontsulta data: 2025eko azaroaren 2a).
- ↑ «Cecas celtibéricas», www.tesorillo.com (kontsulta data: 2025eko azaroaren 2a).
- ↑ «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Segobriga», tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025eko azaroaren 2a).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Parke Arkeologikoaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) SEGÓBRIGA - Antigua ciudad Romana en Saelices, [Youtube bideoa], Cultura Fascinante
- Montoya González, Rubén (2025ko otsailaren 24a ) “Segóbriga, la joya oculta de la Hispania romana”, National Geographic, Historia
- Cebrián Fernández, Rosario (2017) “Segobriga, civitas stipendiaria (Plin. HN 3.25). Nuevos datos arqueológicos sobre el urbanismo inicial de la ciudad” Gerión, Revista de Historia Antigua, 35. 2
- Moreno Gallo, Isaac (2024) “El anfiteatro de Segóbriga” Isaac Moneo Galloren kanala

