Xoldokogaina
| Xoldokogaina | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 486 m |
| Prominentzia | 174 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°19′32″N 1°43′18″W / 43.325644°N 1.7217°W |
| Mendikatea | Manddale-Xoldokogainako mendilerroa |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Barruti | Baionako barrutia |
| Kantonamendu | Hendaiako kantonamendua |
| Frantziako udalerri | Biriatu |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Kurleku (ordu 1), Biriatu (1 ord. 30 min.) eta Ibardin (1 ord. 45 min.) |
| Luberri | Luberri |
Xoldokogaina, Xoldoko gaina edota Xoldo Lapurdiko mendi bat da. Biriatu udalerriko lursailetan dago, Nafarroako eta Gipuzkoako mugan. Mendi honetara igotzeko ohiko abiapuntuak Kurleku (ordu 1), Biriatu udalerria (1 ord. 30 min.) eta Ibardin (1 ord. 45 min.) dira. Inguruan Manddale (573 m.) mendia du, eta bien artean urtegi txiki bat dago, hesiz inguratua: Xoldokogainako urtegia
Bizkaiko golkotik hasi eta Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriko mugari jarraituz Pirinioetako lehenbiziko mendia da. Bidasoa ibaiak bere hegoaldeko magala inguratzen du, Txingudiko padura eta Endarlatsako zubiaren artean hedatzen delarik.
Mendi honen iparraldeko magalean Untsin errekak iturburua du eta bere ibilbidearen amaieran urak Donibane Lohizuneko badian itsasoratzeen ditu. Tontor apala da, iratze eta otadiz jantzia, gain zabalekoa. Bidasoa aldekoa du isurialde zakarrena eta Biriatu aldera luzatzen den harri-gorrizko gandor luzeak atontzen du alde hartako ikuspegia.
Markatutako hainbat ibilbidek zeharkatzen dituzte bere isurialdeak, GR 10a horietako bat, Biriatura jaisteko. Historiaurreko hilarri ugari aurkitu da bere IEko hegietan.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Xoldoko itzulia. Kartela
- Xoldo mendia Biriatutik
- Xoldoko haitzak
- Xoldokogaina 2016
- Gorostidia Osin zelaian
