Edukira joan

Yvelines

Yvelines (78)
Frantziako departamendua
Yvelines (78)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaÎle-de-France
PrefeturaVersailles
PrefetaPierre Bédier
(UMP)
AzpiprefeturakMantes-la-Jolie
Rambouillet
Saint-Germain-en-Laye
Barrutiak4
Kantonamenduak39
Udalerriak262
Kokapena
Koordenatuak48°50′N 1°55′E / 48.83°N 1.92°E / 48.83; 1.92
Azalera2.284 km²
Demografia
Biztanleria1485086
Dentsitatea650.212,78458844 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea
Versaillesko jauregia
Versaillesko Jauregiko lorategiak

Yvelines Île-de-France eskualdeko departamendu bat da (zenbakia: 78). Prefektura Versailles hirian dago. Mugakide ditu Val-d'Oise iparraldean, Senako Gainak ekialdean, Essonne hego-ekialdean eta Eure eta Loir hego-mendebaldean.

Parisen sartalderantz dago, departamenduko zati bat Paris hiriaren zabalkundeak hartzen duela. Lurralde laua da. Sena ibaiak ekialdetik mendebalerantz igarotzen du iparraldea, eta haren arroaren barruan dago departamendu osoa. Nekazaritzak hegoaldean du batez ere garrantzia: laboreak, erremolatxa, patata, zuhainak eta barazkiak egiten dira batez ere. Basogintzak ere garrantzi handia du: ezagunak dira Rambouillet, Saint-Germain-en-Laye eta Marly-le-Roi basoak. Iparraldean, Sena ibaiaren inguruetan industria da nagusi: automobilgintza, petrolio findegia, kimika industria, eraikuntza gaiak, Porchevilleko zentral termoelektrikoa, eta abar.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]