TOKIKOM bloga

TOKIKOMen azken ekimen eta albisteak

HIRUKA irabazle Egunean Behin-eko TOKIKOM Ligan

Bizkaiko Uribe Kosta eskualdeko Hiruka komunikabidea izan da irabazlea azken 9 asteotan Egunean Behin aplikazioan jokatu den TOKIKOM Liga eskualdekako norgehiagokan. Osatu diren eskualdekako taldeen artean txikienetako aizan bada ere, 59 jokalarirekin, puntuazio oso altuak lortu dituzte, batez ere azken asteotan, eta horrek asko igo du batez bestekoa. Guztira, 609,2 puntu batu ditu Hirukak liga …

Ibilgailu partikularrak eta haien erabiltzaileak aztergai, SARETZEN ekimenaren 10. edizioan

EiTBk eta TOKIKOMek elkarlanean garatzen duten SARETZEN datu-kazetaritzako egitasmoak ibilgailu partikularrei eta haien erabiltzaileei erreparatuko die, gaur bertan kaleratu den olatu berri batean. Azterketa honekin, hamar dira jadanik bi komunikabide taldeek elkarrekin landutako gaiak. Nolakoa da ibilgailuen parkea Hego Euskal Herrian? Zer bilakaera izan du azken urteotan? Nola aldatzen ari da motor eta erregai moten …

Euskarazko testuak automatikoki errazteko sistema aitzindaria TOKIKOM Plataformako webguneetan

TOKIKOMek eta Vicomtechek TOKIKOM Plataformako euskarazko testuak automatikoki errazteko sistema aitzindaria garatu dute, eta sareko hedabideetako batzuek gaur bertan jarri dute martxan. Sistemaren helburua da testuak euskara errazagoan ematea, jatorrizkoaren informazioa galdu gabe. Albisteak sinplifikatzeko, maila publikoan bederen, orain arte euskaraz egin den lehen garapena da TOKIKOMek abiatu duena.

Arabako Alea garaile TOKIKOM Ligaren lehen astean

Egunean Behin jokoak eta TOKIKOMek elkarlanean atondu duten TOKIKOM Ligan Arabako Alea suertatu da irabazle, 68,37 punturekin. Lehia oso estu doa, puntu gutxien dituen eskualdearekiko aldea bost puntu baino gutxiagokoa da. Puntuazio horrek talde bakoitzean egunero-egunero jokatu duten erabiltzaileen batez bestekoa jasotzen du, eta esan bezala, oso-oso paretsu doaz lehian dauden 10 eskualdeak. Parte hartzeari …