Edukira joan

Manto negre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manto negre
Mahats-barietatea
Mahatsaren koloreablack berry skin (en) Itzuli
EspezieaVitis vinifera
Jatorrizko herrialdeaEspainia
VIVC mahats-barietatea7348

Manto negre (edo manto negro, edo manto, euskaraz «estalki beltza»), ardogintzako mahats mota bat da, ardo beltzak egiteko erabilia, ale lodikoa.[1]

Mallorcan sortutako mahats aldaera bat da, ziurrenik garnatxa mahatsa uhartearen baldintza berezietara egokitzearen ondorioz sortua.[2] Batez ere Binissalemgo ardoaren jatorri deituraren eremuan landatzen da, jatorri deituraren ardo beltzek gutxienez % 50 manto negre mahatsa eraman behar baitute.[3] Manto negre mahats orpoak badira Katalunia hegoaldeko lurretan ere, Tarragonan nagusiki.[1]

Manto negre mahats orpoak hazkunde begetatibo handia duenez, berdea dagoen garaian ohikoa baino lan gehiago ematen du. Mildiu onddoarekiko sentibera den arren, aski ongi jasaten du zurina.[4]

Manto negre mahatsarekin egindako ardoa lurrinez neutroa da, gorputza du eta graduazio handia (14º inguru). Barietate bakarreko ardoak oxidatzeko joera du, baina beste aldaera batzuekin nahasita era egokian ontzen ahal da.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Manto Negre», Enterwine (Katalanez), web.archive.org (kontsulta data: 2026ko apirilaren 17a).
  2. ↑ Rosselló Veny, Joan; Cretazzo, Enrico; Bota Salort, Josefina María; Medrano Gil, Hipólito; Carámbula, Cecilia; Cifre Llompart, Josep (2012), «Selecció clonal de les varietats de raïm autòctones majoritàries de les Balears: manto negro, callet i moll (premsal blanc)», Dossiers agraris (Katalanez) (13): 57-68. or, ISSN 2013-9772 (kontsulta data: 2026ko apirilaren 17a).
  3. ↑ «El raïm negre guanya per golejada», Ara Balears (Katalanez), web.archive.org (kontsulta data: 2026ko apirilaren 17a).
  4. 1 2 «Manto Negro, Vi de Mallorca», Vi de La Terra Mallorca (Katalanez), web.archive.org, 2021eko abenduaren 2a (kontsulta data: 2026ko apirilaren 17a).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]